Aza 24 22
Anton Txekhov31 ipuin Gasteizen
Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean hizpide hartuko dute Gasteizko irakurle klubean.
Aza 24 22
Anton Txekhov idazlearen 31 ipuin liburua euskaratu du Iker Sancho Insaustik eta azaroaren 24an (osteguna) 19:30ean hizpide hartuko dute Gasteizko irakurle klubean.
Aza 24 22
Anari Alberdi Santesteban eta Iñigo Aranbarri Gari eta goroldiozko liburu berriari buruz solasalean arituko dira azaroaren 24an (osteguna) 19:00etan Azkoitian, Elkargunean.

Aza 24 22
Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz arituko azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Arrasateko liburutegian. Gidaria: Alex Gurrutxaga.

Aza 24 22
Jesus Mari Olaizola Txilikuren Zeruak eta infernuak liburuaz jardungo dute azaroaren 24an (osteguna) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Aza 24 22
Gaël Faye idazlearen Ene herri txikia hizketagai izango dute azaroaren 24an (osteguna) 18:00etan Eskoriatzako kultur etxean.
Aza 24 22
R.W. Connell idazlearen Maskulinitateak euskaratu du Ane Garcia Lopezek eta azaroaren 24an (osteguna) 10:30ean aurkeztuko dute Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Elkar.
Aza 23 22
Antxiñe Mendizabal eta Alberto Barandiaran Gu, 1936ko garaileok gairi buruz arituko dira azaroaren 23an (asteazkena) 19:00etan Iruñeko Laban. Kalakak, Labako literatura solasaldietan.

Aza 23 22
Amets Arzallus, Ibrahima Balderekin idatzitako Miñan liburuari buruz hizketan jardungo da azaroaren 23an (osteguna) 19:00etan Berrizko kultur etxean.

Aza 23 22
Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuari buruz arituko dira azaroaren 23an (asteazkena) 18:00etan Agoizko Euskararen etxean.

Aza 23 22
Elena Olavek Keinura itzuli poema liburua aurkeztuko du azaroaren 23an (asteazkena) 12:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Susa.

Aza 23 22
Kontakizun handien aurrean, keinu soilen egia zalantzatian jarri du begirada Elena Olavek Keinura itzuli poema liburuan. Testuaren eta bizitzaren arteko mugak arakatu ditu, nola bilatu poetika berri bat agerikoa ez denaren zurrumurruan, nola eternoak nahi luketen uneen testuran. Gorputza du horretarako esplorazio zelai poetak, hura inguratzen duten kontzeptuak, irudiak eta galerak. Osorik irakur dezakezue liburua sarean.

Aza 22 22
Clara Zetkin-en Faxismoaren aurka borrokan saiakera aurkeztuko dute azaroaren 22an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Karrikiri liburu-dendan.

Aza 21 22
Miren Gorrotxategi idazleak eta Joanes Urkixo gidoigileak 33 ezkil hizketagai izango dute azaroaren 21ean (astelehena) 19:00etan Donostiako udal liburutegiko San Jeronimoko aretoan. Donostia kultura.
Aza 21 22
Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eleberriaz solasean arituko dira azaroaren 21ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Aza 21 22
Iñaki Cid Larrearen Behin batean Loiolan eta Karmele Mitxelenak idatzitako Haragizko mamuak aurkeztuko dituzte azaroaren 21ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Tabakaleran, Kutxa kultur gunean. Argitaletxea: Elkar.