maiatza
29
23
Mario Benedetti eta Bertolt Brecht Munduko Poesia Kaierak bildumara ekarri dituzte Ima Errea eta Irati Majuelo itzultzaileek, eta maiatzaren 29an (astelehena) 12:30ean aurkeztuko dira Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza
26
23
Jon Alonso idazleak Amaiur bat urtero aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza
26
23
Eneko Barberenak Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du maiatzaren 26an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Gaztelu plazan, Nafarroako liburu azokan.

maiatza
26
23
Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria nobelari buruz arituko dira maiatzaren 26an (barikua) 19:00etan Ibarrangeluko kultur etxean.

maiatza
25
23
Jon Benito idazlearen Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Gasteizko irakurle klubean. Geu Gasteiz.

maiatza
25
23
Joxean Agirreren Solteroen dantzalekuak liburuaz solasatukod ira maiatzaren 25ean (osteguna) 19:30ean Iruñeko Zaldiko Maldiko irakurle taldean.
maiatza
25
23
Afrikaren Eguna da maiatzaren 25a. Ez dira gehiegi oraindik euskarari ekarritako egile afrikarren liburuak, tamalez, baina poema eta narrazio zenbait baditugu Euskarari Ekarriak atarian. Dataren karietara, testu horietatik bi gogorarazi nahi ditugu. Ngugi wa Thiong’o Kenyako autorearen Aintzazko minutuak, alde batetik. Afrikako idazle handienetako bat, bertako hizkuntzen eta kulturaren aldeko hautu, aldarrikapen eta gogoeta ezinbestekoak eginak dituena. Testu horietako bat da Aintzane Ibarzabalek Bake zibila (Susa, 1989) libururako euskaratu zuena. Belaunaldi berrien erakusgarri, bigarrena: NoViolet Bulawayo zimbawetarraren Jo dugu Budapest ipuina, postkolonialismo ondorena dei dezakegunaren literatur emaitza.
maiatza
25
23
Luigi Anselmik idatzitako azken poesia lana Larrazkeneko argi-ilunetan aurkeztuko du maiatzaren 25ean (asteazkena) 11:30ean Donostiako udal liburutegia. Argitaletxea: Pamiela.
maiatza
24
23
Julen Apella Santamaria Postal bat desertuan poema liburua aurkeztuko dute maiatzaren 24an (asteazkena) 11:00etan Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Balea Zuria.
maiatza
23
23
Txomin Hegi Lur ilaunduan loreak poema liburua aurkezten arituko da maiatzaren 23an (asteartea) 19:30ean Iruñeko Ateneoan. Maiatzaldia.
maiatza
23
23
Garazi Arrula eta Esti Martinez Lurraz beste eta Animalia domestikoak bere liburu berriei buruz solasean arituko dira maiatzaren 23an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Karrikiri liburu dendan.


maiatza
19
23
Clara Zetkin-en Faxismoaren aurka borrokan saiakera aztertuko dute maiatzaren 19an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Katakrak liburu-dendan.

maiatza
19
23
Jon Urzelai Urbieta eta Gorka Erostarbek Su festak hartuko dute hizpide maiatzaren 19an (ostirala) 18:00etan Urretxuko kultur etxean.

maiatza
19
23
Amets Arzallus Miñan liburuari buruz solasean arituko da maiatzaren 19an (ostirala) 17:30ean Berlingo Literaturhaus en.
Ekitaldiekin jarraituz 19:00ean Miñan liburuaren errezital eleanitza -euskaraz, alemanez eta ingelesez- egingo dute areto berean.

maiatza
19
23
Nerea Baldak Azpimarrak liburua aurkeztuko du maiatzaren 19an (ostirala) 10:30ean Donostiako udal liburutegian. Argitaletxea: Erein