Aza 07 08

T, Juanjo Olasagarre

Juanjo Olasagarrek T (Tragediaren poza) nobela berria aurkeztuko du azaroaren 7an (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian (Fermin Calbeton kalean). Argitaldaria: Alberdania.

Aza 06 08

La lutte finale, Joxean Agirre

Joxean Agirrek La lutte finale nobela aurkeztuko du azaroaren 6an (osteguna) 12:00etan Donostiako Elkar dendan.

Aza 06 08

Hedoi Etxarteren poemak erdaraz

Suzko lilia liburu berriko hainbat poema itzuli ditu Hedoi Etxarte idazleak berak, jarraian eskaintzen dizkizugunak. Olivia Dehezen laguntzarekin itzuli ditu zazpi frantsesera: Lis de feu; beste zazpi gaztelerara Aitor Etxarterekin batera: Lirio de fuego; eta Bob Adamsonekin lau ingelesera: Fire Lily.

Aza 05 08

Santiago Aizarnaren Amesgaitzak

Santiago Aizarnaren Amesgaitzak hamazazpi dira, liburu honetan dakartzanak behintzat. Hamazazpi ipuin, egileak berak definitzen dizkigunak: “Amesgaitzak ametsen bihurrikeria batzuk besterik ez dira. Ametsetan jartzen garenean hor sortzen zaizkigu, nondik ez dakigula, gure erro-usteletan daramazkigun hainbeste lore-gaizto”. Hortik abiatuta, idazleak fabulaturiko hamazazpi istorio labur, gaiztoak, gure erroaren ustelak ez ezik barrenekoenak erakusten dizkigutenak, maiz pasadizo oso xingleen inguruan antolatuak. Baroja etxearekin kaleratu zuen Aizarnak Amesgaitzak, 1987an.

Aza 04 08

Ilargi-harria, Wilkie Collins

Antton Olano itzultzaileak Wilkie Collinsen Ilargi-harria nobela aurkeztuko du azaroaren 4an (asteartea) 11:00etan Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Argitaldariak: Alberdania-Elkar.

Aza 01 08

Katamalo Durangon

Katamalo poesia eta musika emanaldia egingo du bihotz bakartien klubak azaroaren 1ean (larunbata) 22:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Urr 30 08

Antzararen bidea Gasteizen

Jokin Muñozen Antzararen bidea nobela izango dute mintzagai urriaren 30ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurleen klubean, Hikaateneoan.

Urr 30 08

Poesia eta poemak, Bernardo Atxaga

Bernardo Atxagarekin Poesia eta poemak ekitaldia antolatu du Bilbo Zaharra Forumak urriaren 30ean (osteguna) 19:30ean Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Urr 30 08

Alberto Barandiaranen lehendabiziko ipuin liburua

Kazeta lan bikainengatik da ezaguna Alberto Barandiaran, Berria egunkariko kronikagilea. Euskaldunon Egunkariak argitaratu zion Gaizkileen faktoria saiakera liburua, Hemingway idazleak euskaldunekin izandako harremanak aztertzen zituena; eta hura baino lehentxeago plazaratu zuen Ez zaigu ahaztu, Argentinako diktadura militar garaian desagerrarazitako euskal jatorriko hainbat laguni buruzko kronika lazgarria. Baina fikziozko lanik ere eman du Alberto Barandiaranek: hamalau narrazio laburrez osatutako Mundu txikia (2005, Susa), pertsonaien karakterizazioan trebetasun berezia erakutsiz. Orain osorik eskaintzen dizugu sarean.

Urr 30 08

Afrika Express, Urtzi Urrutikoetxea

Urtzi Urrutikoetxeak Afrika Express bidaia liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 29 08

Fatum, Jon Arretxe

Jon Arretxek Fatum liburua aurkeztuko du urriaren 29an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 28 08

Ele zahar, ele berri, Martin Anso

Martin Ansok Ele zahar, ele berri liburua aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Urr 28 08

Belarra kantari, Doris Lessing

Koro Navarro itzultzaileak Doris Lessingen Belarra kantari nobela aurkeztuko du urriaren 28an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Urr 27 08

Zakur kale Donostian

Harkaitz Zubiriren Zakur kale narrazio liburuaz jardungo dute urriaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

Urr 24 08

Zer da ba maitasuna?, Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabek Zer da ba maitasuna? liburua aurkeztuko du urriaren 24an (ostirala) 10:30ean Bilboko Elkar Aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak