Aza 21 08

Berriz ere hutsetik hastera, Miel Anjel Mintegi

Miel Anjel Mintegik Berriz ere hutsetik hastera nobela aurkeztuko du azaroaren 21ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Argitaldaria: Erein.

Aza 21 08

Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobela aurkeztuko du azaroaren 21ean (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar dendan (Licenciado Poza).

Aza 20 08

Istripuak, Agustin Arrieta Urtizberea

Agustin Arrieta Urtizbereak Istripuak ipuin bilduma aurkeztuko du azaroaren 20an (osteguna) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Eta Iñigo Errasti itzultzaileak Jenny Valentine-ren Violet Park-en bidetik nobela. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 19 08

Ragga-ragga dator gaua Iurretan

Paddy Rekalderen Ragga-ragga dator gaua nobela izango dute mintzagai azaroaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iurretako irakurle klubean, herriko liburutegian.

Aza 19 08

Mundua lo dagoen bitartean, Patxi Zubizarreta

Patxi Zubizarretak Mundua lo dagoen bitartean liburua aurkeztuko du azaroaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Argitaldaria: Txalaparta.

Aza 19 08

Subordinazioaren kontra, Imanol Galfarsoro

Imanol Galfarsorok Subordinazioaren kontra liburua aurkeztuko du azaroaren 19an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Haur Liburutegian. Argitaldaria: Pamiela.

Aza 19 08

Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirikaren poema liburua

Putz aldizkarian agertu zituen Txili Lauzirikak (1975, Lekeitio) bere lehen poemak. Etsaiak, Parasma, Txapelpunk, Uek musika taldeek eta Aitor Gorosabelek abestiak egin zituzten bere letrekin. Apokaliftin elkartearekin argitaratu zuen lehen poema liburua, Euriaren mailukadak (2003), eta bigarrenak Tatuaia bat ene begietan du izenburua, Txili Lauzirikak azaroaren 27an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztuko duenak. Zapalkuntzaren oldarrari buruzko poemek eta amodiozkoek osatzen dute bildumaren bizkarrezurra. Tatuaia bat ene begietan osorik eskaintzen dizugu sarean.

Aza 18 08

Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobela berriko pasarteak irakurriko ditu azaroaren 18an (asteartea) 20:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Aza 18 08

Txistu y Tamboliñ aldizkaria sortu zela 25 urte

Txistu y Tamboliñ y otras cosas de las Vascongadas izenarekin plazaratu zen Txistu y Tamboliñ literatur aldizkariaren aurreneko zenbakia Durangon 1983ko azaroan, hastapenetik ironiaz eta trufaz, txantxarako gogoz. Harrezkero ale berri bat agertuko zen urtero, 1992ra arte. Idazleek izengoitiz sinatzen zuten ia beti, eta kaleratutako aleen izenburuek hutsik egin gabe zekarten espainolezko leloa; izan ere, batzuk gerora ahotan erabiliko zirenak: y Euskadi el pais menos movido: el que no está parado está detenido edo y aquí se mata a quien haga falta. 2002ko urtarriletik aurrera interneten jarraitu du Txistu y Tamboliñek bere bidea, eta sei emanaldi eginak ditu; azkenekoa azpititulu honekin: y lo malo de ser pobre es que ocupa todo el tiempo.

Aza 15 08

Azken bala, Hasier Larretxea

Hasier Larretxeak Azken bala poema liburua aurkeztuko du azaroaren 15ean (larunbata) 19:30ean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Liburua elebitan argitaratu du Sevillako Point de Lunettes argitaletxeak, Angel Errok gaztelerara itzulia (La ultima bala).

Aza 14 08

Haginetako mina ipuin antologia

Mikel Sotok apailaturik, Haginetako mina (euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat) liburua aurkeztuko du Txalaparta argitaletxeak azaroaren 14an (ostirala) 12:00etan Donostiako Haur Liburutegian.

Aza 14 08

Gau ilunekoak, Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandiaren Gau ilunekoak liburu berria aurkeztuko dute azaroaren 14an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Aza 13 08

Haragia liburuko
lau ipuin gazteleraz

Haragia narrazio liburua (2007, Susa) gazteleraz plazaratu berri du Madrileko 451 editores argitaletxeak, Eider Rodriguez idazleak berak itzulia, Carne izenburupean. Liburuko ipuinetatik lau eskaintzen dizkizugu hemen: “Carne” lehen narrazioa, “Ojos de abeja”, “T’es très belle” eta bildumako azkenekoa, “Ceniza”.

Aza 12 08

Dena dela, Joxerra Gartziaren poemak

1990ean Irun Hiria saria irabazi zuen Zotal egunak poemario onduan irakurri ahal izan zirenek Dena dela (Bezperaren kronika) liburuan dute aurrekaria, Joxerra Garziaren lehen poema liburuan. 1988an argitaratua, Baroja argitaletxearekin, erregistro anitzeko poeta erakusten digu, poema motz eta luzeetan dabilena, errimaduna eta errima gabea lantzen duena, formala eta askea. Eta, geroko bere lan eta jardueretan erakutsi digunez, hizkuntzaren muinera lotuta ageri dena. Honatx Dena dela.

Aza 10 08

Lear Errege duela 50 urte euskaratua

Macbeth antzezlana euskaratu eta argitaratu ondoren 1957an, Lear Errege izan zen Bedita Larrakoetxeak itzuli zuen Shakespeareren bigarrena. Euzko-Gogoa aldizkarian agertu zen duela 50 urte, 1958an. Lear laurogei urtekoa da antzerki honetako protagonista, hiru alabaren aita; bi zaharrenak ezkonduta daude, eta gazteenaren eskuaren bila dabiltza duke bat eta printze bat. Lear zaharrari lurrak bere alaben artean banatzea otu zaio, baina Kordele gazteenarekin haserretuta batere lurrik gabe lagako du eta gainera etxetik kanpora bidaliko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak