Abe 02 08

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak, Joseba Sarrionandia

Joseba Sarrionandiaren Munduko zazpi herrialdetako ipuinak liburua aurkeztuko du Pamiela argitaletxeak abenduaren 2an (asteartea) 11:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Abe 01 08

Bilbao-New York-Bilbao Gasteizen

Kirmen Uribek Bilbao-New York-Bilbao nobelako pasarteak irakurriko ditu abenduaren 1ean (astelehena) 20:00etan Gasteizko Florida kultur etxean.

Abe 01 08

Zoaz infernura, laztana, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Zoaz infernura, laztana nobela aurkeztuko du abeduaren 1ean (astelehena) 12:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Abe 01 08

Zinema eta Literatura, Harkaitz Cano

Harkaitz Canok Zinema eta Literatura saiakera aurkeztuko du abenduaren 1ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.

Aza 28 08

Egunsentiaren esku izoztuak, Xabier Lete

Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua aurkeztuko du azaroaren 28an (ostirala) 12:00etan Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Argitaldaria: Pamiela.

Aza 27 08

Suzko lilia Gasteizen

Hedoi Etxarteren Suzko lilia poema liburu berriaz jardungo dute azaroaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan).

Aza 27 08

Esanen aduanan Mungian

Miren Agur Meabe, Leire Bilbao eta Yolanda Arrietak Esanen aduanan testu irakurraldia egingo dute azaroaren 27an (osteguna) 19:00etan Mungiako Mugiro Txokoan. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.

Aza 27 08

Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika

Txili Lauzirikak Tatuaia bat ene begietan poema liburua aurkeztuko du azaroaren 27an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 27 08

Aspaldiko lagunen bisita,
Susa aldizkariko 25 ipuin

Susa aldizkarian 1980-1994 urteetan argitaratutako ipuinetatik 25 aukeratu eta Aspaldiko lagunen bisita bilduma apailatu du Mikel Elorzak. Sekulan liburuetan agertu gabeko narrazioak dituzu hemen, idazle oso ezagunenak batzuk, liburu bakanen egileenak beste batzuk, eta baita aldizkarietan bakarrik idatzi dutenenak ere. Elorzak egindako antologia doi-doi iritsiko da Durangoko Azokara, baina aldez aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Hauek dira hogeita bost kontakizunen idazleak: Josu Landa, Pako Aristi, Mikel Hernandez Abaitua, Jose Luis Orokieta, Xabier Montoia, Pepe Zulaika, Edorta Jimenez, Iñaki Uria, Juan Luis Zabala, Jose Luis Otamendi, Jon Arano, Mikel Reparaz, Maripi Solbes, Joseba Urizar, Eneko Olasagasti, Itxaro Borda, Iñaki Uriarte, Joxean Sagastizabal, Mikel Untzilla, Amagoia Gurrutxaga, Pablo Sastre, Kanko Ispizua, Mikel Antza, Joserra Utretx eta Jon Baltza.

Aza 26 08

Gaueko hegaldia, Antoine Saint-Éxupéry

Igela argitaletxeak bost liburu aurkeztuko ditu azaroaren 26an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Franz Werfelen Batxilerren eguna (Juanluis Agirrek itzulia), R.K. Narayanen Malgudiko ipuinak (Joxemari Berasategi), Patrick Modianoren Udaberri alua (Pello Lizarralde), Antoine Saint-Éxupéryren Gaueko hegaldia (Koldo Izagirre) eta Somerset Maughamen Sei istorio (Xabier Olarra).

Aza 25 08

Zure arimaren truke, Fernando Morillo

Fernando Morillok Zure arimaren truke liburua aurkeztuko du azaroaren 25ean (asteartea) 12:00etan, Bilboko Elkar Megadendan. Argitaldaria: Txalaparta.

Aza 25 08

Uretan lez, Yolanda Arrieta

Yolanda Arrietak Uretan lez eta Manu Lopezek Mozorroa ispiluan liburuak aurkeztuko dituzte azaroaren 25ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.

Aza 25 08

Euskaldun guztion aberria, Iban Zaldua

Iban Zalduak Euskaldun guztion aberria nobela aurkeztuko du, Mikel Hernandez Abaitua lagun duela, azaroaren 25ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 25 08

Yukio Mishimaren Arratsaldeko atoiontzia

Hiromi Yoshidak japonieratik euskarara itzuli zuen Yukio Mishimaren Arratsaldeko atoiontzia (1994, Ibaizabal) nobela osorik emana duzu hemen, Mishima gaurkoa bezalako egun batez 1970ean hil zela aitzakiatzat harturik. Gogo No Eiko izenburua du originalak, 1963an idatzia, eta Yokohamako portua du istorioak kokaleku. Hiromi Yoshida itzultzaileak argibide ederrak ematen ditu liburuaren hitzaurrean idazleari eta nobelari buruz, eta beraz ez dugu zertan luzamendutan jardun.

Aza 24 08

Hamaika pauso Donostian

Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso nobelaz mintzatuko dira azaroaren 24an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko Sotoan). Gidatzailea: Xabier Gantzarain.

Agenda

Efemerideak

Kritikak