Mar 08 09
Larzabalen Ibañeta Larresoron
Piarres Larzabalen Ibañeta antzezlana jokatu du Oztibarreko taldeak martxoaren 8an (igandea) 20:30ean Larresoroko Herriko Salan.
Mar 08 09
Piarres Larzabalen Ibañeta antzezlana jokatu du Oztibarreko taldeak martxoaren 8an (igandea) 20:30ean Larresoroko Herriko Salan.
Mar 06 09
Edu Zelaietak poesia errezitaldia egingo du martxoaren 6an (ostirala) 19:30ean Berako liburutegian. Musika: Beñardo Goietxe eta Raul Garcia.
Mar 06 09
Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 6an (ostirala) 19:30ean Iurretako kultur etxean. Musika: Esther Gabiola eta Uritze Laka.
Mar 05 09
Katixa Agirreren Habitat ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 5ean (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Mar 04 09
Gaurko eleberria zikloan, T tragedia, T Teresa hitzaldia egingo du Juanjo Olasagarrek martxoaren 4an (asteazkena) 10:30ean Gasteizko EHUko Letren Fakultatean.
Mar 04 09
Euskaltzain apez bat arrastorik utzi gabe desagertuz gero, nondik hasiko zinateke haren xerka? Amaia Ezpeldoi detektibearen azken abenturak kontatu zituen Itxaro Bordak Jalgi hadi plazara eleberrian (2007, Susa). Eta apeza aurkitzeko mandatua haren semeak eman izan balizu, kontua seriotzat hartuko ote zenuke? Irri egiteko nobela groteskoa da Jalgi hadi plazara, orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Eta halako batean konturatuko bazina ez dela euskaltzain bakarra falta dena, baizik eta lau?
Mar 02 09
Iruñean argitaratu zen Korrok aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1984ko urtarrilean, Auzolan liburu-dendaren abaroan. Doan zabaldu zen, eta baita bigarrena ere, Garrasi inprimategian egina. Urtebetean bost zenbaki ateratzea lortu zuen hirugarren zenbakitik aurrera finko samarra izan zen taldeak: Jon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar eta Mikel Taberna; maketa eta grafismo lanak: Jabier Alonso eta Patxi Huarte. Aldizkari garrantzitsua izan zen Korrok, ez bakarrik denera hamabi ale argitaratu zirelako, baizik eta marrazkilari eta idazle askoren plaza ere izan zelako: Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano, Asisko Urmeneta…
Ots 27 09
Katixa Agirre Habitat ipuin liburuaz mintzatuko da otsailaren 27an (ostirala) 19:00etan Gasteizko Elkar liburu-dendan.
Ots 26 09
Hiru saiakera liburu izango dituzte hizpide otsailaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan): Aingeru Epaltzaren Bezperaren bezpera, Xabier Zabaltzaren Gu, nafarrok eta Santi Leoneren Euskal Herria imajinario baten alde.
Ots 26 09
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaz solasaldia izango da otsailaren 26an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ots 25 09
Harremanen mundua arakatu zuen Luis Daniel Izpizuak Izuztarri narrazio liburuan. Harreman agerikoak, eta ez hain agerikoak. Onartuak eta ez hain onartuak. Hiru narrazio biltzen dira: Izuztarri, Alas poor Yorick eta Tanatologia, eta hiruretan bikote (eta hirukote) erlazioek bilbatzen dute istorioa. Bitxor lehenengoan, Gaizka bigarrenean, Plazido eta Julen hirugarrengoan. 2003. urtean berreditatua, 1987an plaratu zen liburua lehen aldiz, Baroja argitaletxearekin.
Ots 25 09
Anjel Lertxundiren Zoaz infernura, laztana nobelaz jardungo dute otsailaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Santutxuko irakurlearen tartean (AEKren Txurdinagako euskaltegian).
Ots 24 09
Lizardi hil eta urtebeteren buruan, gorazarre gisa, idazlearen 22 artikulu eta 2 hitzaldiren bilduma argitaratu zuen Donostian Euskaltzaleak bazkunak: Itz-lauz. Lizardiren prosa bizkor eta zorrotza erakusten duen liburuari Jose Markiegik egin zion hitzaurrea (sinatu gabea). Ez zenituzke irakurri gabe laga beharko bi kronika gogoangarri hauek gutxienez: Donapaleura joan-etorria (1929ko abenduan) eta España-Legebiltzarra nere begipean (1932ko maiatzean). Aurrenekoan, Lizardi egun pasa egitera doa adiskide batzuekin: zortzi lagun bi kotxetan, nahiz eta haietako batek, apaiz olerkariak, ez duen muga pasako, legezko agiriak iazkoak dituelako. Bestea Madrilen idatzia da, Parlamentuan ezagututakoen laburpena egiten duena eta atseden premiaz amaitzen dena: “Lau ordu eta erdiko egonaldi ederra eginik nago, eta utziko al didazue kaña batzuk hartzera joaten”. Lizardik idatzitako azken artikulua 1933ko otsailaren 12an argitaratu zen El Dia egunkarian: Gure bideko mugarriak.
Ots 20 09
Katixa Agirrek Habitat ipuin liburu berria aurkeztuko du otsailaren 20an (ostirala) 12:00etan Bilboko Elkar aretoan (Licenciado Poza). Argitaldaria: Elkar.
Ots 19 09
Xabier Amurizaren Orain ezin naiz hil nobelaz ariko dira otsailaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.