Eka 14 09

G.K. Chestertonen
Ostegun izan zen gizona

XX. mendeko idazle ingeles jori eta ezaguna zen G.K. Chesterton, ia bi metroko gizon erraldoia. Idatzi zituen 80 liburuetako bat duzu Ostegun izan zen gizona, 1908an argitaratua eta euskaraz Juan Garziak 1997an emana. Londresen anarkisten kontrako lanean ariko da Gabriel Syme poeta (Scotland Yardek eskatuta) eta Ostegun izengoitia hartuko du. Nobela hau amesgaizto bat dela ohartarazi zuen Chestertonek azpi-izenburuan, eta hori ahantzi gabe irakurri beharko genuke. Kingsley Amis idazleak honela deskribatu zuen: “Ez da guztiz politikazko amesgaizto bat, ezta thiller metafisiko bat ere, ezta espioi-nobela baten itxurapeko broma kosmiko bat ere, baina badu hirurotatik zerbait”.

Eka 13 09

Literatura erotikoa Bermeon

Txalaparta argitaletxeak Euskal literatura erotikoaren antologia liburua aurkeztuko du ekainaren 13an (larunbata) 13:00etan Bermeoko Taraska plazan.

Eka 11 09

Komuneko paperean Getarian

Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute ekainaren 11an (osteguna) 21:30ean Getariako Harralden.

Eka 11 09

Larrua hotz Donostian

Lander Garrok Larrua hotz nobelaren itzulpena aurkeztuko du Albert Sanchez Piñol idazle kataluniarrarekin batera, ekainaren 11n (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Eka 11 09

Eroriaren logika, Juanra Madariaga

Juanra Madariagak Eroriaren logika poema liburu berria aurkeztuko du ekainaren 11n (osteguna) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan (Licenciado Poza). Argitaldaria: Susa.

Eka 08 09

Rimmel Donostian

Koldo Izagirreren Rimmel poema liburua izango dute aztergai ekainaren 8an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan (Udal Liburutegiko sotoan).

Eka 08 09

George Sand eta
Frederic Chopin Mallorcan

Aurore Dupin sortzez, George Sand goitizena erabili zuen Le Figaro egunkarian idazten hasi zenean. 1832an Indiana nobela argitaratutakoan iskanbila sortu zen, emazteak senarrarekiko zuen mendekotasuna eta hainbat gizarte hitzarmen salatzen zituelako, eta horrek ospea ekarri zion. Idazle oparoa izandako Sanden Negu bat Mallorcan liburua osorik emana duzu sarean, Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak 1999an euskaratua. George Sandek Mallorcan igaro zuen 1838-1839 arteko negua Frederic Chopin musikariarekin. Eguraldi onaren bila joanak baziren ere, ez zen negu gozoa izan. Espainia gerran zenez, uhartea setio egoeran zegoen; eta Chopin gaixorik, konposatzea besterik ez zuela gogoan. Egunez lo egiten omen zuen Sandek, eta gauez kafea edan eta idatzi.

Eka 07 09

Ate hautsiak errezitaldia Larrabetzun

Oier Guillanen Ate hautsiak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo da ekainaren 7an (igandea) 19:00etan Larrabetzun, Literaturia jardunaldietako azoka gunean.

Eka 06 09

Komuneko paperean Larrabetzun

Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek Komuneko paperean idatzitako poemen errezitaldia egingo dute ekainaren 6an (larunbata) 19:00etan Larrabetzun, Literaturia jardunaldietako azoka gunean.

Eka 06 09

Meaberen poesigintzaz Tuteran

Miren Agur Meaberen poesigintza aztertuko dute ekainaren 6an (larunbata) 12:30ean Tuteran, NUP unibertsitatean. Gidaria: Juankar Lopez-Mugartza. Arratsaldean errezitaldia izango da.

Eka 06 09

Mahai-ingurua Literaturian

Literaturia jardunaldietan Euskarazko literaturaren sistema mahai-inguruan parte hartuko dute Fito Rodriguez idazleak, Olatz Osa editoreak eta Iratxe Retolaza kritikariak ekainaren 6an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Moderatzailea: Harkaitz Zubiri.

Eka 05 09

Suzko lilia Larrabetzun

Hedoi Etxartek Suzko lilia poema liburuan oinarritutako emanaldia egingo du ekainaren 5ean (ostirala) 21:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Andoni Arcilla. Antolatzailea: Literaturia.

Eka 04 09

Zazpi etxe Frantzian Bartzelonan

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian nobelaz jardungo dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxeko irakurle taldean.

Eka 04 09

Off-On Donostian

Yolanda Arrietak Off-On narrazio-puzzlearen aurkezpen musikatua egingo du ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Pianoa: Juantxo Zeberio.

Eka 04 09

Arrain abisalak Zarautzen

Xabier Etxeberriak eta Martin Etxeberriak Arrain abisalak nobela aurkeztuko dute ekainaren 4an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak