Aza 07 09

Eskuen sustraiak Donostian

Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek azaroaren 7an (larunbata) 19:00etan Donostiako Guardetxean (Urgullen). Musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.

Aza 05 09

Nora ez dakizun hori Bilbon

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobela izango dute mintzagai azaroaren 5ean (osteguna) 18:30ean Bilboko Foru Liburutegian. Gidaria: Goizalde Landabaso.

Aza 03 09

Suzko lilia Iruñean

Suzko lilia poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo Hedoi Etxartek azaroaren 3an (asteartea) 19:00etan Iruñeko Gurutze Plazako institutuan. Musika: Hasier Oleaga, Kike Arza eta Andoni Arcilla.

Aza 03 09

Oier Guillanen lau poema entzuteko

Errezitaldi dramatizatuak egiten ari da Oier Guillan, Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta. Oreretako Mikelazulo elkartean izan zen aurrenekoa, hurrengoa Donostiako Guardetxean azaroaren 7an (larunbata) 19:00etan. Liburuko lau poemaren audioak eskaintzen dizkizugu Guillanen ahotsez; horietako lehena (Paperezko baratzea), Asier Sarasolarekin batera errezitatua.

Aza 01 09

Porrot agertu zela 25 urte

Suizidioa monografikoarekin argitaratu zen Porrot literatur aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1984ko azaroan, Felipe Juaristik eta Koldo Etxabek sortua. “Suizidioaz idazten dugu beste batzuk maitasunez idazten duten bezala, eta euskaraz” adierazi zuten hitzaurrean, “zeren euskara itzulezinezko puntuan baitago, harantzago dena zehazkabea izanik. Suizidio geldoa euskararena”. La Voz de Euskadi egunkarian euskarazko gehigarri bat sortzeko asmoaren huts egitetik datorkio izena Porrot aldizkariari. Bigarren zenbakiak Pereza zeukan izena (1986ko abuztuan); hirugarrenak, Haur gozo horiek (1987ko irailean); eta laugarrenak eta azkenak, Kontra (1990ko otsailean). Besteak beste, Esteban Antxustegi, Mikel Azurmendi, Pako Aristi, Xabier Olarra, Mikel Lasa, Patxi Apalategi, Juan Kruz Igerabide, Patziku Perurena, Joxerra Garzia eta Inazio Mujika Iraolak idatzi zuten.

Urr 29 09

Zulo bat uretan Gasteizen

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelari buruz jardungo dute urriaren 29an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.

Urr 29 09

Herioa eta Dontzeila Hernanin

Ariel Dorfman-en Herioa eta Dontzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute Ramon Agirrek, Itziar Ituñok eta Asier Sotak urriaren 29an (osteguna) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean. Testuaren euskaratzailea: Fito Rodriguez.

Urr 29 09

Egunero hasten delako Lazkaon

Ramon Saizarbitoria eta Mikel Hernandez Abaitua Egunero hasten delako nobelari buruz solasean ariko dira urriaren 29an (osteguna) 18:30ean Lazkaoko Gerriko Txokoan, Goierriko Euskal Eskola elkarteak antolatutako Liluratura saioan.

Urr 28 09

Nora ez dakizun hori Bilbon

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelaz jardungo dute urriaren 28an (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Asapala elkartearen irakurleen tartean (Santutxuko AEKn). Gidaria: Uxue Alberdi.

Urr 28 09

Azalaren kodea Donostian

Miren Agur Meaberen Azalaren kodea poema liburua aztertuko dute urriaren 28an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Artelekuko liburutegian. Gidaria: Iratxe Retolaza.

Urr 28 09

Romain zen bere izena Arrasaten

Joxean Agirreren Romain zen bere izena nobela izango dute mintzagai urriaren 28an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidaria: Mikel Ayerbe.

Urr 28 09

Ihes ederra Baionan

Hedoi Etxartek eta Alain M. Urrutiak Ihes ederra irudizko eleberria aurkeztuko dute urriaren 28an (asteazkena) 10:30ean Baionako Kalostrapen eta 19:00etan Oreretako Mikelazulon.

Urr 26 09

Nora ez dakizun hori Donostian

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelari buruz jardungo dute urriaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidaria: Juan Luis Zabala.

Urr 26 09

Dideroten lau narrazio

Entziklopediarengatik da ezaguna Diderot. Lan erraldoi hura Andre Le Breton editoreak agindu zien Denis Diderot eta Jean d’Alembert idazle eta filosofoei 1747ko urriaren 16an, eta hogeita bost urtez jardun zuten hartan. Dideroten nobela garrantzitsuena Jacques le fataliste et son maître duzu, 1981ean Milan Kunderak dramatizatua (Jacques eta nagusia); honela mintzo zen Kundera: “Ez dut hasiera liluragarriagorik ezagutzen nobela baterako Jacques le fatalisteko lehen orrialdekoetakoa baino”. Hau ez da ipuina izenburupean Dideroten lau narrazio euskaratu zituen Iñaki Iñurrietak 1995ean, sarean eskaintzen dizkizugunak: Hau ez da ipuina, Bourbonneko bi lagunak, Autoreak eta kritikoak eta La Carliereko anderea.

Urr 25 09

Eskuen sustraiak Oreretan

Eskuen sustraiak poema liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Asier Sarasolak eta Oier Guillanek urriaren 25ean (igandea) 19:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean. Musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.

Agenda

Efemerideak

Kritikak