Abe 03 09

Urtebete itsasargian Bilbon

Miren Agur Meaberen Zer da, ba, maitasuna eta Urtebete itsasargian liburuk izango dituzte mintzagai abenduaren 3an (osteguna) 19:00etan Bilboko Foru Liburutegian.

Abe 03 09

Ezer gabe hobe, Itxaro Borda

Zedarriturik dago mundu osoa. XX. mendeko gerra sutsu eta hotz guztien ondoren, oztopoa besterik ez dago denean, eta zaindaritza zorrotza gainera. Hesiak, murruak, trabak, mugak, fronterak inoiz baino gotorragoak bihurtu dira. Itxaro Bordak Susa argitaletxearekin plazaratu berri duen Ezer gabe hobe nobelako protagonista europarra da, izentzat Sigma eman zaion baionarra. Bi frontera igaro beharko ditu klandestinoki: lehendabizikoa Londreserako bidean, afrikar bati laguntzen; Mexikotik Kaliforniara bidean bigarrena. Bizi dugun garai ekonomiko bortitz, lapur eta zanpatzailearen lekukoa da eleberri sozial eta politiko hau: salaketa eta aldarrikapena aldi berean.

Abe 02 09

Erdal literaturatik Euskarari ekarriak

Armiarma elkarteak Euskarari ekarriak webgunea aurkeztuko du abenduaren 2an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Munduko literaturatik euskarara itzulitako lanak jasotzen ditu.

Abe 02 09

Basamortua, Le Clezio

Le Clezioren Basamortua nobela aurkeztuko du Luis Berrizbeitiak abenduaren 2an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Abe 02 09

Euskarari ekarriak: 900 idazle eta 2.200 idazlan

Armiarma atariak gune berri bat abiarazi du: Euskarari ekarriak. Munduko literaturatik euskarara itzulitako lanen bilduma egitea du xede, eta dagoeneko 900 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakartza: batzuk liburuak, besteak literatur aldizkarietan plazaratutako ipuin, antzerki eta poemak. Liburu berriak argitaratzen diren ahala eguneratuko da Euskarari ekarriak webgunea, eta hilero bizpahiru liburu emango ditu osorik sarean. Abendu honetan: Joseph Conraden Ilunbeen bihotzean, Marguerite Yourcenarren Ekialdeko kontakizunak eta Rudyard Kiplingen Kim.

Abe 01 09

Kurtz jaunaren bila

Gaur egun Ukrainan den Berditxiven jaio zen Jozef Konrad Korzeniowski poloniarra 1857ko abenduaren 3an, garai hartako Errusiako inperioan. Hugo, Dickens eta Shakespeareren lanen itzultzailea zuen aita. Hamaika urte zituela umezurtz geratu zen, eta ikasketak utzita itsasontzietan hasi zen lanean hamaseirekin, aurrena frantsesetan, geroago britainiarretan. Ontzi kapitain izatera iritsi bezain laster, Erresuma Batuko herritar bilakatu zen 1886an, Joseph Conrad izenarekin. Lehendabiziko nobela 1895ean argitaratu zuen (Almayer-en eromena), baina bere laugarren nobela da orain sarean eskaintzen dizuguna: Ilunbeen bihotzean, Iñaki Ibañezek euskaratua. Conradek hiru zatitan emana argitaratu zen 1899an Blackwood’s Magazine aldizkarian (1902an liburu moldean). Zortzi urte lehenago, Leopold Errege ankerrak mendean zeukan Kongon egona zen Conrad eta, Mark Twain eta beste idazle batzuek bezala, salatu egin zuen han ezagututako sarraskia.

Aza 27 09

Lagun armatua Hernanin

Raul Zeliken Lagun armatua nobelaren inguruko hizketaldia izango da azaroaren 27an (ostirala) 19:00etan Hernaniko Udaletxeko areto nagusian.

Aza 27 09

Gauaren sakonean, Haruki Murakami

Haruki Murakamiren Gauaren sakonean, Henning Mankellen Aurpegirik gabeko hiltzaileak eta Donna Leon-en Heriotzarako jantzita nobelak aurkeztuko dituzte azaroaren 27an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaldaria: Erein.

Aza 27 09

Eskarmentuaren paperak, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Eskarmentuaren paperak liburua aurkeztuko du azaroaren 27an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko dukea aretoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 26 09

Stock 13, Edorta Jimenez

Edorta Jimenezek Stock 13 liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 20:00etan Bilboko Kalderapekon. Lagun izango ditu: Joseba Barrenetxea, Galder Perez, Ane Zabala eta Rafa Rueda. Argitaldaria: Txalaparta.

Aza 26 09

Suminez Gasteizen

Philip Rothen Suminez nobelaz mintzatuko dira azaroaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.

Aza 26 09

Gulliverren lokarriak Oreretan

Xabi Bordak Gulliverren lokarriak poema liburuan oinarritutako errezitaldia eskainiko du azaroaren 26an (osteguna) 19:30ean Oreretako Mikelazulo kultur elkartean.

Aza 26 09

Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte

Joxe Belmontek Marina Suredaren amets urratuak liburua aurkeztuko du azaroaren 26an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaldaria: Erein.

Aza 26 09

Herria, Marie Darrieussecq

Xabier Paya itzultzaileak Marie Darrieussecqen Herria eta Anna Gavaldaren Maite nuen liburuak aurkeztuko ditu azaroaren 26an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko dukea aretoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 25 09

Londres kartoizkoa da Bilbon

Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobela izango dute hizpide azaroaren 25ean (asteazkena) 20:00etan Bilbon, Asapala elkartearen irakurleen tartean (Santutxuko AEKn).

Agenda

Efemerideak

Kritikak