Mar 24 10

Galerna, Iratxe Esnaola

Iratxe Esnaolak Galerna nobela berria aurkeztuko du martxoaren 24an (asteazkena) 11:00etan Bilboko Elkar aretoan.

Mar 24 10

Nikolas Korpanoff merkataria

Jules Verne idazle frantsesaren nobela ezagunena da Mikel Strogoff, Magasin d’Education et de Recreation aldizkarian zatika argitaratua, 1876ko urtarrilaren lehenean hasi eta abenduaren 15ean amaitu. Arrakasta itzela izan zuenez, Vernek antzerki obra bilakatu zuen Adolphe d’Ennery dramaturgoaren laguntzaz (estreinakoz 1880 azaroan taularatua, Jules Massenet-en musikaz), eta aberastu egin zen. Errusiako Alexander tsarraren mandataria da Mikel Strogoff, 30 urteko siberiarra, Nikolas Korpanoff merkatariaren nortasun faltsua hartua duena. Moskutik Siberia ekialdeko Irkutsk hiribururainoko bidaia luzea egin beharko du, enperadorearen anaiari abisua emateko Tatariako jendeak independentzi asmoz matxinatu direla. Karlos Zabalak 2002an euskaratua, osorik eskaintzen dizugu sarean.

Mar 22 10

Suminez Donostian

Philip Rothen Suminez nobela aztertuko dute martxoaren 22an (astelehena) 19:30ean Donostiako Literatur Solasaldietan (Udal Liburutegiko sotoan). Gidaria: Harkaitz Cano.

Mar 20 10

Eroriaren logika Durangon

Eroriaren logika poema liburuan oinarrituta, Juanra Madariagak errezitaldia egingo du martxoaren 20an (larunbata) 17:00etan Durangoko Landakon. Musika: Four friends jazz taldea.

Mar 17 10

Erlea, bigarren zenbakia

Erlea aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztuko dute martxoaren 17an (asteazkena) 19:30ean Bilboko Kafe Antzokian. Irakurraldia eta musika izanen da: Txomin Artola, Josu Zabala, Jose Angel Irigaray, M.A. Elustondo, Kepa Altonaga…

Mar 17 10

Artemio Cruzen hamabi egun gogoangarriak

Juan Rulforekin batera Mexikoko idazle ezagunena da Carlos Fuentes, Gabriel Garcia Marquezekin zinemarako gidoiak ere idatzi izandakoa. Egun mozorrotuak (1954) izan zen bere estreinako liburua (sei ipuinez osatua) eta Eskualde gardenena (1958) lehendabiziko nobela. Carlos Fuentesen liburu bakarra daukagu euskaraz, Zuriñe Goti Artabek 2002an itzulitako Artemio Cruzen heriotza (1962) eleberria. Artemio Cruz industrial eta politikari ustelak, ohantzean ustelduta hiltzear dagoelarik 1959ko apirilean, bere bizitzako hamabi egun (eta oroitzapen) nagusiak gogoratzen ditu atzekoz aurrera: 1941ean hasi eta 1889an amaitu. XX. mendearen lehen erdiko Mexikoren erradiografia zorrotza duzu nobela hau.

Mar 16 10

Literaldia Bartzelonan

Edorta Jimenezen hitzaldi batekin abiatuko da martxoaren 18an (osteguna) seigarren Literaldia, euskal literatura ezagutaraztearren Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen jardunaldia. Martxoaren 19an (ostirala) literatur kritikari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dute Aritz Galarragak, Edorta Jimenezek, Iratxe Retolazak eta Beñat Sarasolak. Martxoaren 23an Lutxo Egiak eta Euskal PEN Klubak Asel Luzarraga idazleaz mintzatuko dira, eta martxoaren 26an Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka? saiakera aurkeztuko du Marc Bioscak. Apirilaren 14an eta 15ean Harkaitz Canok bi hitzaldi emango ditu, apirilaren 21ean poema irakurraldia egingo du Beñat Sarasolak, eta apirilaren 22an Kirmen Uriberekin izango dute solasaldia.

Mar 14 10

Eskuen sustraiak Donostian

Oier Guillanen Eskuen sustraiak poema liburuan oinarritutako irakurketa dramatizatua egin dute martxoaren 14an (igandea) 19:00etan Donostiako Dokan. Parte hartuko dute: Ander Fernandez, Oier Guillan, Asier Sarasola, Idoia Beratarbide, Alvaro Ledesma eta Amaia Corralek.

Mar 12 10

Haragizko amoreak, Omar Nabarro

Omar Nabarrok (Edorta Jimenez) Haragizko amoreak poema liburu berria aurkeztuko du martxoaren 12an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Mar 11 10

Nora ez dakizun hori Larrabetzun

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelaz jardungo dute martxoaren 11n (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, Literaturaz Berbetan irakurleen biltokian.

Mar 11 10

Sisifo maite minez Markinan

Laura Mintegiren Sisifo maite minez nobela hizpide izango dute martxoaren 11n (osteguna) 19:00etan Markinako Liburutegian.

Mar 10 10

Loiolako hegiak, Imanol Murua

Imanol Muruak Loiolako hegiak liburua aurkeztuko du martxoaren 10ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 10 10

Haragizko amoreak,
Omar Nabarro

Izenburuak gaztigatzen digun bezala, amodiozko poemak dakartza Omar Nabarroren Haragizko amoreak liburuak, Susak argitaratu berriak. Erotismorako jaidura du etengabe, eta bildumaren amaieran senideenganako maitasun eztia. 25 urte dira oraintxe Edorta Jimenezek bere lehendabiziko liburua plazaratu zuela, Itsastxorien bindikapena (1985), Omar Nabarro heteronimoz sinatua, poesian beti erabili izan duen izena. Koldo Izagirrek apailatutako XX. mendeko poesia kaierak bilduman baduzu antologia eder bat. Haragizko amoreak errezitaldiak egiteko asmoa du Edorta Jimenezek, Rafa Ruedaren musikaria lagun duela; aurrenekoa Gernikako gaztetxean apirilaren 10ean.

Mar 04 10

Esanen aduanan Durangon

Esanen aduanan testu-irakurketa egingo dute Yolanda Arrietak, Leire Bilbaok eta Miren Agur Meabek martxoaren 4an (osteguna) 20:00etan Durangoko Liburutegian.

Mar 03 10

Joxemiel Bidadorren artikuluak

Literaturaren Zubitegian eta Klasikoen Gordailuan asko lagundu izan digun Joxemiel Bidador idazlea Iruñean hil zen atzo, martxoaren 2an, 39 urte zituela. Jose Agerre Gurbindoren kazetari lanak eta Alejandro Tapia Perurenaren olerkien antologia eskaini zizkigun. Joxemiel Bidadorri gorazarre egitearren, bere artikulu zenbaiten bilduma osatu dugu sarean: Euskaldunon Egunkariaren Nafarkaria gehigarrian 1995-2002 artean plazaratutako Klasiko bitxi arront klasikoak (109 artikulu) eta Diario de Noticiasen 1999-2002 artean argitaratutako beste hamar.

Agenda

Efemerideak

Kritikak