Api 26 10

Eskuen sustraiak Donostian

Oier Guillanen Eskuen sustraiak poema liburuaz jardungo dute apirilaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.

Api 26 10

Juan Garziaren Hamlet

William Shakespeareren antzezlanak Christopher Marlowek idatzi ote zituen teoria ezagutuko duzu. Irakurriko zenuen baita ere, Hamlet famatuaren lehen bertsioa Marloweren adiskide Thomas Kydek egin zuela 1590 inguruan. Baina ezbaiak alde batera utzita, esan ohi da Shakespearek 1599-1601 artean idatzi zuela antzezlan hau. Gaur Juan Garziaren itzulpena eskaintzen dizugu sarean, 2002an Literatura Unibertsala bilduman argitaratua (100. zenbakia). Hamlet euskaraz Bingen Ametzagak plazaratu zuen lehendabizikoz 1952an eta Bedita Larrakoetxeak ondoren 1976an.

Api 24 10

Hedoi Etxarteren hitzaldia Gernikan

Hedoi Etxartek Denak ari dira eguraldiaz, gu ez hitzaldia egingo du apirilaren 24an (larunbata) 20:00etan Gernikako gaztetxean.

Api 23 10

Off-On Iurretan

Yolanda Arrietak Off-On errezitaldia egingo du apirilaren 23an (ostirala) 20:00etan Iurretako herri bibliotekan eta 22:00etan Berrizko kultur etxean. Musika: Juantxo Zeberio.

Api 22 10

Konpromisoa Gasteizen

Sergei Dovlatoven Konpromisoa nobelari buruz jardungo dute apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.

Api 22 10

Poema erotikoak Gasteizen

Josune Muñozek, Igor Estankonak eta Edorta Jimenezek poema erotikoak irakurriko dituzte apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Goiuri Jauregian.

Api 22 10

Katu jendea Larrabetzun

Eider Rodriguezek Katu jendea ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 22an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Antolatzailea: Literaturia.

Api 22 10

Lagun armatua Donostian

Raul Zelik Lagun armatua nobelaz mintzatuko da apirilaren 22an (osteguna) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 22 10

Ospitalekoak, Mikel Antza

Mikel Antzaren Ospitalekoak nobela berria aurkeztuko dute apirilaren 22an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria. Susa.

Api 22 10

Tigreak hondartzan, Maribel Aiertza

Maribel Aiertzak Tigreak hondartzan liburua aurkeztuko du apirilaren 22an (osteguna) 11:00etan Bilboko Elkar Aretoan.

Api 19 10

Ospitalekoak, Mikel Antzaren lehen nobela

Mikel Antzak bi ipuin liburu eta antzerki obra bat argitaratu zituen 80etan: Lehen bilduma (1985), Beteluko balnearioko mirakulua (1985) eta Odolaren usaina (1987). Hogeitaka urte geroago dakar orain bere lehendabiziko nobela: Ospitalekoak, Fresnes espetxean idatzia. Preso bat neskalagunari idazten ari zaio kartzela-ospitaletik, egoera hain makurrera nola iritsi den azaltzen, kontakizunak aurrera egin ahala gertakari estrainio eta ezustekoen kate bat bihurtzeraino. Oroitzapen eta sentiera barnekoiz bustitako eleberria duzu, gatibutasunari buruzko kronika zorrotz trenkatua, ihes eta libertate desiraren aldarria. Apirilaren 22an Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztuko du Susa argitaletxeak.

Api 19 10

Arrain abisalak Legazpin

Xabier Etxeberria Arrain abisalak nobelaz mintzatuko da apirilaren 19an (astelehena) 10:30ean Legazpiko Udal Liburutegian.

Api 17 10

Itxaro Bordaren hitzaldia Literatura Eskolan

Itxaro Bordak Allande Oihenart hitzaldia egingo du apirilaren 17an (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Oreretako Mikelazulon.

Api 16 10

Lagun armatua Iruñean

Raul Zeliken Lagun armatua nobelaz arituko dira apirilaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko kultur elkartean.

Api 16 10

Katu jendea, Eider Rodriguez

Eider Rodriguezek Katu jendea ipuin liburua aurkeztuko apirilaren 16an (ostirala) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak