maiatza
26
10
Flannery O’Connor-en Ez da erraza gizon on bat aurkitzea narrazio liburuaz arituko dira maiatzaren 26an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko literatur solasaldietan (Kultur Ate). Gidaria: Mikel Ayerbe.
maiatza
26
10
Ekainaren 4, 5 eta 6an izango da Literaturia Larrabetzun, Literatura Eskolak antolatuta. Bigarren edizio hau Haragizkoak errezitaldiarekin zabalduko dute Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak (ostiralean 21:00etan), eta jarraian Joseba Tapiak kantaldia eskainiko du Bigarren Gerra Karlistako liberalen eta karlisten bertsoak musikaturik. Biharamunean, larunbat goizez, Euskal Herriko irakurle taldeen arteko bilkura egingo da, 111 Akademiarekin batera; bazkalostean bertso trama Uxue Alberdi, Unai Iturriaga, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbiorekin; arratsaldeko 20:00etan Eskuen sustraiak errezitaldia Asier Sarasola eta Oier Guillanekin; eta gauean Gose taldearen kontzertua. Azken egunean, igande goizez mahai-inguruan parte hartuko dute Angel Erro, Petra Elser eta Koldo Izagirrek; eta arratsaldean errezitaldia egingo dute Igor Estankona, Paddy Rekalde, Karmele Igartua eta Xabier Montoiak.
maiatza
25
10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek maiatzaren 25ean (asteartea) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
maiatza
25
10
Sortzez Marie-Madeleine de la Vergne izena zuen Madame de La Fayette idazle frantsesak 1678ko martxoan plazaratutako nobela da Clevesko Printzesa. Frantziako Henri Bigarrenaren erregealdiko azken urteetako (1558-1559) festak, dantzak eta zaldun-guduak kontatuz batera, gorteko pertsonaien eguneroko bizitzako xehetasunetan barneratzen da, baina batez ere amodiozkoetan. “Inoiz ez da gorterik izan horrenbeste emakume eder eta miresgarriki egindako gizon izan duenik”. Honela agertzen du Nafarroako erregea (Antonio): “Mundu guztiaren begirunea erakartzen zuen, bere giza-mailaren eta bere gorputz-eitearen handitasunagatik”; eta honela Nafarroako erregina (Joana Albretekoa): “Gaztea zen eta bazuen botererik bere senar erregearengan”. Mikel Hoyos Seinek euskaratu zuen eleberria 1998an.
maiatza
23
10
Igor Estankonak Iratzeen esporak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 23an (igandea) 19:00etan Errenteriako Mikelazulo elkartean. Musika: Borja Estankona.
maiatza
23
10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek maiatzaren 23an (igandea) 16:30ean Donibane-Ziburuko gaztetxean.
maiatza
20
10
Pello Otxotekok Anphora baita poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.
maiatza
19
10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek maiatzaren 19an (asteazkena) 20:00etan Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan.
maiatza
18
10
Omar Nabarrok (Edorta Jimenezek) Haragizko amoreak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du maiatzaren 18an (asteartea) 20:30ean Donostiako Doka kafe antzokian. Irudiak: Joseba Barrenetxea. Musika: Jaime Nieto eta Rafa Rueda.
maiatza
18
10
Joan den urteko azaroan argitaratu zuen Igor Estankonak laugarren poema liburua: Iratzeen esporak. Mikelazuloko 10. Poesia Asteari amaiera emateko, idazleak errezitaldia egingo du maiatzaren 23an (igandea) 19:00etan Errenteriako Mikelazulo elkartean, Borja Estankona lagun duela gitarraz. Susa argitaletxeak plazaratutako liburua osorik eskaintzen dizugu orain sarean.
maiatza
16
10
Plazara aldizkariaren lehendabiziko zenbakia 1985eko maiatzean argitaratu zen Irunen, orain dela 25 urte. Besteak beste Bernardo Atxaga, Hasier Etxeberria, Juan Gartzia, Juan Kruz Igerabide, Koldo Izagirre eta Joseba Sarrionandiaren lanak zetozen aurreneko ale hartan. Plazara aldizkariaren 20 zenbaki kaleratu zituzten 1992 bitartean, Jorge Gimenez eta Joxan Elosegiren zuzendaritzapean.
maiatza
15
10
Jon Alonsok Jose Saramagoren narraziogintza hitzaldia egingo du maiatzaren 15ean (larunbata) 10:00etan Literatura Eskolan, Txantreako Euskaldunon Biltokian.
maiatza
14
10
Yolanda Arrietak Off-On errezitaldia egingo du maiatzaren 14an (ostirala) 22:15ean Ermuako Lobiano kulturgunean. Musika: Juantxo Zeberio.
maiatza
14
10
Hiria ari du, Fertxu Izquierdo eta Aitzol Lasaren olerki musikatuak maiatzaren 14an (ostorala) 20:30ean Errenteriako Mikelazulo elkartean, 10. Poesiaren Astean.
maiatza
14
10
Ariel Dorfman-en Herioa eta dontzeila antzerki liburua aurkeztuko du Ramon Agirrek maiatzaren 14an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Itzulpena: Fito Rodriguez. Argitaldaria: Txalaparta.