Ots
28
24
Arantxa Urretabizkaia eta Nerea Ibarzabal Etxeak eta tabernak izenburuko solasaldian arituko dira otsailaren 28an (asteazkena) 17:30ean Bilboko Alhondigan. Gutun zuria.
Ots
28
24
Maialen Berasategi Literatura itzultzen tailerrean arituko da otsailaren 28 eta 29an 16:00etan Bilboko Azkuna zentroan. Gutun zuria.
Ots
27
24
Ugandakoa da Mildred Kiconco Barya idazlea (Kabale, Uganda, 1976), eta hangoak kontatzen dituen istorioak, bere poesian lantzen dituen gaiak, eta hangoak bezala hemengoak ere, unibertsalak. XXI. mendeko Ugandari dagozkionak. Oihartzunik izan dute bai haren poemek bai ipuinek, antologia eta sari zenbaitetan presentzia izan du, eta orain Lurraren orbainak narrazioa euskaraz irakur daiteke June Lete Larrañagak egindako itzulpenean.

Ots
27
24
Mikel Alvarez Sarriegik Euskalia izango du hizpide otsailaren 27an (asteartea) 19:00etan Tolosako kultur etxean.

Ots
27
24
Raymond Carverren poesia kaiera euskaratu zuen Harkaitz Canok eta otsailaren 27an (asteartea) 19:00etan jendaurrean arituko da Carver eta bere poesiaz Iruñeko Joxemiel Bidador poesia taldean.

Ots
27
24
Gorka Urbizuk Kaier bat liburuari buruz solasaldia egingo du otsailaren 27an (asteartea) 19:00etan Gasteizko Liburutopia liburudendan.

Ots
27
24
Eider Rodriguez idazlearen Eraikuntzarako materiala nobelari buruz solasean arituko dira otsailaren 27an (asteartea) 19:00etan Andoaingo irakurle taldean.

Ots
24
24
Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea solasgai izango dute otsailaren 24an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian. Liburuen amuak.
Ots
23
24
Mario Zubiaga irakasle eta senataria Hannah Arendt Eichmann Jerusalemen saiakerari buruz arituko da otsailaren 23an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Karrikirin.
Ots
23
24
Jokin Muñozen Antzararen bidea nobelari buruz ariko dira otsailaren 23an (ostirala) 19:15ean Gaubeako Uribarriko liburutegian.
Ots
22
24
Oihane Zuberoa Garmendiak Bi aldiz iraun poema liburua aurkeztuko du otsailaren 22an (osteguna) 19:30ean Iruñean Txalaparta argitaletxearen liburudendan.

Ots
22
24
Garazi Arrula Lurraz beste liburuari buruz berbetan arituko da otsailaren 22an (osteguna) 19:00etan Arrasateko Kultur Aten.

Ots
22
24
Anari Alberdi bere Gari eta goroldiozko liburuari buruz berbetan egongo da otsailaren 22an (osteguna) 18:30ean Barakaldoko liburutegian.

Ots
22
24
Uxue Alberdi idazlea Dendaostekoak liburuari buruz arituko da otsailaren 22an (osteguna) 18:30ean Gasteizko Eva Forrest Liburutopian.

Ots
22
24
Amelie Nothomben Katilinarenak aztertuko dute otsailaren 22an (osteguna) 18:30ean Legazpiko liburutegian. Gidaria: Miriam Luki.