Eka
06
10
Euskarara itzulitako liburuak dira euskarazko literatura onena? mahai-inguruan izango dira Koldo Izagirre, Angel Erro eta Petra Elser ekainaren 6an (igandea) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean, Literaturia jardunaldietan.
Eka
05
10
Oier Guillanek eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldi dramatizatua egingo dute ekainaren 5ean (larunbata) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, Literaturia jardunaldietan.
Eka
04
10
Omar Nabarrok (Edorta Jimenezek) Haragizko amoreak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du ekainaren 4an (ostirala) 21:00etan Larrabetzun, Literaturia jardunaldien lehendabiziko egunean. Irudiak: Joseba Barrenetxea. Musika: Jaime Nieto eta Rafa Rueda.
Eka
03
10
Jokin Urain idazlearen Ez dago etxean saiakera liburu berria aurkeztuko du Jose Luis Otamendik ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa
Eka
01
10
Aurelia Arkotxak testu irakurketa egingo du ekainaren 1ean (asteartea) 18:00etan Baionako Euskal Museoan. Musika: Jesus Aured.
Eka
01
10
Jokin Urain hogeitaka urtez daukate preso Espainian. Bost libururen egilea da: bi nobela, kronika bat eta bi saiakera; bostak kartzelan idatziak. Ekainaren 3an (osteguna) Donostiako Udal Liburutegian Jose Luis Otamendik aurkeztuko du Jokin Urainen saiakera berria: Ez dago etxean, 1937-2009 urte bitartean kartzelan idatzi den euskal literaturari buruz diharduena. Idazle presoen eta preso idazleen lanen berri dakar, hala aldizkarietan nola genero guztietako liburuetan argitara emandakoaren entziklopedia txiki bat da. Eta aldi berean, Ez dago etxean euskal presoen ihesaldien kontakizuna ere bada: ihes ongi burutuena, ihes zapuztuena eta ihesaldi amestuen mapa. Dena da benetakoa liburu honetan: kontatzen diren gertaerak, sakonera doazen gogoetak eta egiten diren ametsak.
Eka
01
10
Ekainaren 1ean hil da Mertxe Agirrezabal. Azkoitian jaioa 1961ean, Bukaresteko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Berarengana jo genuen 1993an, Susa aldizkariaren 30. alea prestatzen ari ginela, Mircea Dinescu idazle errumaniarraren poema batzuk itzuli nahi baikenituen, zubi-hizkuntzarik erabili gabe. Lankidetza horren emaitza gozoa da Heriok egunkaria irakurtzen du liburuko sorta hau, hiru poemakoa: Iheslariaren agerpena, Exilioa eta Dantza.
maiatza
31
10
Juanra Madariagak Eroriaren logika poema liburuan oinarritutako poema errezitaldia egingo du maiatzaren 31n (astelehena) 20:00etan Zamudioko Dorretxean.
maiatza
31
10
Jean Rhysen Sargazo itsaso zabala nobelaz jardungo dute maiatzaren 31n (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Harkaitz Cano.
maiatza
31
10
Bilbo Zaharra Forumak Jon Miranderen Haur besoetakoa nobelari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan. Ekainaren 3an (osteguna) 19:00etan Katixa Agirre, Josune Muñoz eta Laura Mintegi mintzatuko dira; ekainaren 10ean Pablo Joxe Aristorena eta Txomin Peillen; eta ekainaren 15ean Bernardo Atxaga. Jardunaldiari amaiera emateko, ekainaren 16an (asteazkena) 400 inguru irakurlek Haur besoetakoa nobela etenik gabe ozen irakurriko dute Arriaga antzokian, goizeko 8:00etan hasi eta 20:00ak bitartean.
maiatza
30
10
Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek maiatzaren 30ean (igandea) 18:00etan Donostiako Dokan.
maiatza
27
10
Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea narrazio liburuaz jardungo dute maiatzaren 27an (osteguna) 20:00etan Gasteizko irakurle klubean (Hikaateneoan, Pintore kalean). Gidaria: Iban Zaldua.
maiatza
27
10
Euskal Literatura – 2.0aren erronkak mahai-inguruan parte hartuko dute Imanol Epeldek, Mikel Elorzak eta Hasier Etxeberriak maiatzaren 27an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Antoniano eskolako zinema zaharrean.
maiatza
26
10
Joxe Azurmendi: Herritik filosofiara, filosofiatik herrira hitzaldia egingo du Ander Iturriotzek maiatzaren 26an (asteazkena) 19:30ean Zarauzko Antoniano eskolako zinema zaharrean.
maiatza
26
10
Iban Zalduaren Etorkizuna aztertuko dute maiatzaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko Sanz Enea liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.