Uzt 20 10

Ignazio Aiestaranen saiakera berria

Ignazio Aiestaranek Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik saiakera aurkeztuko du uztailaren 20an (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Uzt 20 10

Henry James-en Europarrak

1878ko uztailean The Atlantic Monthly agerkarian plazaratu ziren Henry James idazle amerikarraren (1843-1916) Europarrak nobelako lehen kapituluak, eta aldika hamabi atalak eman zituzten urrira bitartean. Gazterik Europara bizitzera joandako Eugenia eta Felix anai-arrebak Bostonera itzuli dira, beren senide puritanoengana; amerikarrek eta europarrek elkarrekiko dituzten uste okerrak, aurreiritziak, gaizkiulertuak eta gutxiespenak dira komedia giroko nobela honen gakoak. Europarrak Irene Aldasorok euskaratu zuen 1997an. James Ivoryk eleberrian oinarritutako filma egin zuen 1979an Lee Remick aktoresarekin.

Uzt 18 10

Amaia Lasa eta Itxaro Bordaren errezitaldia Ean

Amaia Lasak eta Itxaro Bordak Poesiaren tolesturak errezitaldia eskainiko dute uztailaren 18an (igandea) 17:00etan Natxituko Ermintxo hotelean. Musika: Xanet Arozena eta Garazi Izagirre.

Uzt 18 10

Jose Luis Otamendiren errezitaldia Ean

Jose Luis Otamendik Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo du uztailaren 18an (igandea) 13:00etan Natxituko kanposantuan. Soinua: Juan Azpillaga.

Uzt 18 10

Poesiaz hizketaldia Ean

Maria Josep Escrivak eta Miren Agur Meabek Poesiaren (azken) hatsaz hitzaldia egingo dute uztailaren 18an (igandea) 12:00etan Eako Beletxe elkartean.

Uzt 18 10

Harkaitz Canoren hitzaldia Ean

Harkaitz Canok Literatura DJen garaian hitzaldia egingo du uztailaren 18an (igandea) 11:00etan Eako Beletxe elkartean.

Uzt 18 10

Duela 25 urte sortu zen Literatur Gazeta

“Gaur, 18 de julio honetan –hala gertatu baita– zure eskuetan paper zuri mordo hau ipini dizugu, irakurle hori”. 1985eko uztailaren 18an sortu zen, duela 25 urte, Literatur Gazeta aldizkaria, Donostiako Konstituzio plazan zegoen La Primitiva Casa Baroja inprimategian egina. Erredakzio idazkariak Koro Baroja eta Koldo Etxabe ziren, eta lehendabiziko alean idazle hauen lanak agertu zituzten: Mikel Lasa, Felipe Juaristi, Joxerra Garzia, Nerea Azurmendi, Mikel Azurmendi, Joseba Sarrionandia, Juan Antton Zubikarai, Bernardo Atxaga, Esteban Antxustegi eta Patri Urkizu; bai eta ere: Miguel Delibes, Mark Twain, Ernesto Sabato, Michel Tournier eta Ernst Bloch. Denera hamaika zenbaki kaleratu ziren: hiru ale 1985ean, urtebeteko geldialdiaren ostean 1987an lau ale, 1988an hiru eta 1989ko apirilean azkenekoa.

Uzt 17 10

Haragizkoa Ean

Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak Haragizkoa emanaldia eskainiko dute uztailaren 17an (larunbata) 00:30ean Eako frontoi atzean.

Uzt 17 10

Errezitaldia Ean

Leire Bilbao, Maria Josep Escriva, Igor Estankona eta Oier Guillanek errezitaldia egingo dute uztailaren 17an (larunbata) 22:00etan Eako frontoi atzean. Musika: Xanet Arozena eta Garazi Izagirre.

Uzt 17 10

Ander Lipusen emanaldia Ean

Ander Lipusen Horrela mintzatu zen Zappatrusta uztailaren 17an (larunbata) 19:00etan Eako Apikalen.

Uzt 17 10

Kritikari buruzko tertulia Ean

Hiltzailea da kritikaria? Kritikaria hiltzailea da? tertulian parte hartuko dute Anjel Errok, Igor Estankonak eta Aritz Galarragak uztailaren 17an (larunbata) 16:30ean Eako poesia egunetan.

Uzt 17 10

Anari eta Iñigo Aranbarriren emanaldia Ean

Anarik eta Iñigo Aranbarrik Giza-materialak irla izateko emanaldia eskainiko dute uztailaren 17an (larunbata) 13:00etan Eako Talan.

Uzt 17 10

Iban Zalduaren hitzaldia Ean

Iban Zalduak (Euskal) literatura amaitzera doa hitzaldia egingo du uztailaren 17an (larunbata) 10:30ean Eako Beletxe elkartean.

Uzt 16 10

Komuneko paperean Legorretan

Komuneko paperean errezitaldia egingo dute Imanol Epeldek eta Mattin Epeldek uztailaren 16an (ostirala) 22:30ean Legorretako Gaztetxean.

Uzt 14 10

Faulknerren Hotsa eta Ardaila

Poesiazkoak izan ziren William Faulknerren lehendabiziko liburuak: Vision in Spring (1921) eta The Marble Faun (1924). Baina ipuin eta nobelagilea izan zen. Soldiers’ Pay (1926), Mosquitoes (1927) eta Sartoris (1929) eleberrien ondorengoa da The Sound and the Fury (1929), Hotsa eta Ardaila izenburuarekin Maria Garikanok euskarara ekarria. Shakespeareren Macbeth-ek azken ekitaldian honela dio: “Bizia ibili dabilen itzala baino ez da (…) ergel batek kontatutako istorioa, hots eta ardailez betea, esanahirik gabea”, hortik datorkio izenburua Faulknerren laugarren nobela honi. Garai batean izan zuen handitasunaren oroitzapenarekin bizi den Mississippiko familia baten gainbehera kontatzen du, hiru anaiaren (Benjy, Quentin eta Jason) bakarrizketen bidez aurrena, eta gero gertaerak kanpotik ikusten dituen kontalari baten bitartez.

Agenda

Efemerideak

Kritikak