Aza
09
10
Robert Musil austriarrari (1880-1942) Stuttgarten sortu zitzaion literaturarako jorana, hara joan zelarik filosofia eta matematika ikastera; han idatzi zuen bere lehen liburua, Vienan 1906an argitaratua: Törless ikaslearen nahasmenduak. Nobelako honekin izan zuen arrakasta handiena; 1966an Volker Schlöndorffek film bilakatu zuen, eta Koldo Morales Beldak 1996n euskarara itzuli. Naziek Musilen liburu guztiak debekatu zituzten 1938an. Estatu Batuetara emigratzen saiatu zen, baina Thomas Mann, Albert Einstein eta beste batzuen laguntza jaso arren ez zuen harako baimenik lortu, eta Genevan hil zen Tasunik gabeko gizona eleberri luzea amaitu ezinda.
Aza
06
10
Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguezek Mikel Laboaren hizkuntzak solasaldia egingo dute Literatura Eskolan, azaroaren 6an (larunbata) 10:00etan Tolosako Bonberenea gaztetxean.
Aza
04
10
Jokin Muñozen Antzararen bidea nobela izango dute mintzagai azaroaren 4an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Aza
04
10
Marcel Prousten Denbora galduaren bila / Swann-enetik nobela aurkeztuko du Joxe Austin Arrietak eta Fernando de Rojasen Zelestina Jose Antonio Sarasolak azaroaren 4an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal liburutegiko Mandasko Dukea aretoan. Argitaldariak: Alberdania-Elkar.
Aza
03
10
Jim Thomsonen 1280 arima nobelaz mintzatuko dira azaroaren 3an (asteazkena) 19:00etan Berriozarko liburutegian.
Aza
03
10
Patziku Perurenak Goizuetan bada gizon bat saiakera aurkeztuko du azaroaren 3an (asteazkena) 19:00etan Tolosako kultur etxean.
Aza
03
10
XX. mendeko idazle oparoenetakoa izan zen Augustin Zubikarai. Nobelez eta ipuinez gainera, hogeitik gora antzerki idatzi zituen, lehenengoak gerra aurrean Euzkadi egunkarian; adibidez: Illobearen indarra (1934) eta Itxas lapurrak (1936). Orain Egan aldizkarian argitaratutako bost obra ekarri ditugu teatro-testuak webgunera: Seaska inguruan (1957) eta Jaunaren bidea (1959) erlijiozkoak, Itxasora (1960, Miarritzen 1945ean saritua), Aingira kumak (1969) eta Lurrunpean (1970, Gipuzkoa Saria izan zuena 1968an).
Aza
02
10
Miren Agur Meabek Zazpi orduak liburua aurkeztuko du azaroaren 2an (asteartea) 11:00etan Bilboko Elkar dendan.
Aza
01
10
Uxue Alberdik eta Oier Guillanek Hitzen uberan literatur aldizkari digitala abiarazi zuten joan den astean, Euskal Idazleen Elkartearen babesean. Erreportajea, elkarrizketa, audioak, bideoak, kantua, argazkiak… orotarik bildu dute. Imanol Ubedak hilero kantu bat sortuko du: Itxaro Bordaren Bakarrik nabil poema musikatu du estreinakoz. Elkarrizketa Ur Apalategirekin egina da, Fikzioaren izterrak ipuin liburu berriaren karietara. Eta Literatura Eskolari buruzkoa da erreportajea.
Urr
31
10
Oier Guillan, Ainhoa Alberdi eta Amaia Corralek Herio heroi antzerkiaren irakurketa dramatizatua egingo dute urriaren 31n (igandea) 22:30ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Musika: Ander Fernandez.
Urr
29
10
Irati Jimenezek Nora ez dakizun hori liburua izango du hizpide urriaren 29an (ostirala) 19:30ean Mungiako Mugire txokoan.
Urr
29
10
Lander Garroren Kontrarioa nobelaz arituko dira urriaren 29an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokin.
Urr
29
10
Asel Luzarragak Utopiaren itzalak liburua aurkeztuko du urriaren 29an (ostirala) 11:30ean Bilboko Gatazka gunean.
Urr
28
10
Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz solas egingo dute urriaren 28an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Urr
28
10
Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelaz jardungo dute urriaren 28an (osteguna) 18:30ean Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.