Aza 18 10

Bulkada, Jon Benitoren
poema liburu berria

Gaztaroa, politika, literatura, amodioa, atzerria, itzulera eta gaurko koordenadak, zazpi atal tematikoen bitartez, Jon Benitok mende arteko garaiaren testigantza bat berrasmatzen du Bulkada liburuan. Susa argitaletxearen eskutik, azaroaren 25ean (osteguna) 12:00etan aurkeztuko du poema liburua Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, baina astebete lehenago eskaintzen dizugu osorik sarean. Izan garenak bezainbeste eratzen gaitu egin ez dugunak: grinak eta frustrazioak, desirak eta soraiotasunak, etengabeko kontradikzioak.

Aza 17 10

Darwin geurean Andoainen

Kepa Altonagak Darwin geurean saiakera aurkeztuko du azaroaren 17an (asteazkena) 19.00etan Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Aza 17 10

Leuropa Iurretan

Pablo Sastreren Leuropa nobelaz jardungo dute azaroaren 17 (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian. Gidatzailea: Isa Castillo.

Aza 16 10

Iratzeen esporak Basaurin

Igor Estankonak eta Borja Estankonak Iratzeen esporak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo dute azaroaren 16an (asteartea) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Aza 15 10

Tolstoi hil zen duela 100 urte

Ivan Ilitx epaileak istripu xume bat izan zuen eskailera txiki batetik erorita. Kolpe ezdeus haren ondoren etenik gabeko minak sentitzen zituen eta, pixkanaka, heriotzarainoko bidean amildu zen. Tsarraren Inperioaren gobernuko maila gorenera iristeko hainbeste ahalegin egin eta gero, zergatik ikusten zuen bere burua hain bakarturik? Leon Tolstoiren nobela laburrik ezagunena da Ivan Ilitxen heriotza (1886), Xabier Mendiguren Bereziarturen itzulpenez osorik eskaintzen dizuguna. Tolstoi orain 100 urte hil zen, 1910eko azaroaren 20an, Astapovoko tren geltokiaren zaindari Ivan Ozolinen etxean.

Aza 13 10

Off-On Usurbilen

Yolanda Arrietak Off-On emanaldia eskainiko du azaroaren 13an (larunbata) 19:00etan Usurbilgo Sutegi aretoan.

Aza 13 10

Karmele Igartuari omenaldia

Karmele Igartuari omenaldia egingo dio Idazle Eskolak azaroaren 13an (larunbata) 12:00etan Bergarako UNEDen.

Aza 12 10

Kontrarioa Iruñean

Lander Garroren Kontrarioa nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 12an (ostirala) 19:30ean Iruñeko Zaldiko-Maldiko elkartean.

Aza 12 10

Ordu bietan Frontoian, Jokin Ansorena

Jokin Ansorenak Ordu bietan Frontoian nobela aurkeztuko du azaroaren 12an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 11 10

Eskuen sustraiak Donostian

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute azaroaren 11n (osteguna) 19:30ean Donostiako Ernst Lluch kultur etxean.

Aza 10 10

Nora ez dakizun hori Deustuan

Irati Jimenezen Nora ez dakizun hori nobelaz mintzatuko dira azaroaren 10ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.

Aza 10 10

Bi anai Bartzelonan

Bernardo Atxagaren Bi anai nobelari buruz solas egingo dute azaroaren 10ean (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.

Aza 10 10

Gasolindegian Basaurin

Yurre Ugartek Gasolindegian ipuin bilduma aurkeztuko du azaroaren 10ean (asteazkena) 19:00etan Basaurin, Euskarabila Elkartearen egoitzan.

Aza 09 10

Buruxkak liburuaz mahai-ingurua Baionan

Jean Etxepareren Buruxkak liburua argitaratu zela 100 urte bete direla-eta, mahai-inguruan mintzatuko dira Kepa Altonaga, Itxaro Borda eta Jon Casenave azaroaren 9an (asteartea) 19:00etan Baionako Euskal Museoan. Antolatzailea: Maiatz.

Aza 09 10

Ipuinak – Antologia bat Baionan

Iban Zalduak Ipuinak – Antologia bat aurkeztuko du azaroaren 9an (asteartea) 18.00etan Baionako Unibertsitatean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak