Mar 22 11

Autopsiarako frogak Tolosan

Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek martxoaren 22an (asteartea) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Mar 22 11

Bulkada Zarautzen

Jon Benitok Bulkada poema liburua aurkeztuko du martxoaren 22an (asteartea) 19:00etan Zarauzko Azken Portuko aretoan.

Mar 22 11

Lotsati hil zen duela 75 urte

Oso gazterik hil zen Gurutz Sarasola Lotsati duela 75 urte, 1936ko martxoaren 22an, bere burua trenari botata Donostiako burdinazko zubian. El Día eta Euzkadi egunkarietan argitaratu zituen poema gehienak, 1935eko irailean hasita. El Dia agerkarian bertan, Lotsatiren liburua argitaratzear zegoela iragarri zuten bost egunez, 1936ko urtarrilaren 16tik 21era (“Lotsatiren olerkiak laster jarriko dira salgai”), baina ez zen halakorik gertatu. Jon Arano izan da haren lanez gehien arduratu dena, eta Alvaro Rabellik iaz Lotsatiri buruzko Ilunpetik argira liburua plazaratu zuen Alberdania etxearekin.

Mar 19 11

Aurelia Arkotxaren irakurraldia hendaian

Aurelia Arkotxaren irakurraldia izango da martxoaren 19an (larunbata) 18:00etan Hendaiako Mediatekan. Musika: Jesus Aured.

Mar 19 11

Queer literaturaz Donostian

Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña queer literaturaz ariko dira Literatura Eskolan, martxoaren 19an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Mar 17 11

Sakoneta (2) Larrabetzun

Xabier Mendigurenen Sakoneta (2) nobelaz jardungo dute martxoaren 17an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Mar 17 11

Moroak gara behelaino artean? Durangon

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakeraz mintzatuko da Jose Angel Irigaray martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Durangoko Hitz liburu-dendan.

Mar 17 11

Autopsiarako frogak Zarautzen

Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du martxoaren 17an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Arrano elkartean.

Mar 17 11

Bitsa eskuetan Gasteizen

Bitsa eskuetan poema-irakurraldia egingo du Miren Agur Meabek martxoaren 17an (osteguna) 19:00etan Gasteizko Aldabe kultur etxean. Musika: Ibone Ibazeta.

Mar 17 11

Haragia Bermeon

Eider Rodriguezen Haragia ipuin liburuaz berba egingo dute martxoaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Mar 17 11

Koral saltzailearen tentazioa

Egun Ukrainan den Brody hiri Galitziakoan jaio zen Joseph Roth 1894an. Alemanez idatzi izan zuen beti. Radetzkymarsch (1932) nobela da bere liburu ezagunena. Hitler kantziler egin zen egun berean Rothek ihes egin zuen Austriatik Frantziara eta Parisen hil zen 1939an. Matias Mugikak euskarara ekarri zizkigun Edale santuaren kondaira eta Hiltzaile baten aitormena (Igelak plazaratuak 2001ean eta 2003an), baina lehenago Edorta Mataukok itzuli zuen Leviatana (Susa, 1998), orain sarean osorik eskaintzen dizugun hauxe. Zortzi kapituluko nobela laburra da, Nissen Piczenik koral saltzailearen istorioa kontatzen duena. Lehen aldiz Der Korallenhändler izenburuarekin zatika agertu zuen 1934an Parisko aldizkari aleman batean, eta liburu moldez Roth hil ondoren 1940an atera zen Amsterdamen, haren azken liburu gehienak argitaratu ziren hirian.

Mar 16 11

Galerna Iurretan

Iratxe Esnaolaren Galerna nobelaz arituko dira martxoaren 16an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Mar 16 11

Herioa eta dotzeila Basaurin

Ariel Dorfmanen Herioa eta dotzeila antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo dute martxoaren 16an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Mar 16 11

Udalbatza bahituaren kasu politta, Karlos Linazasoro

Karlos Linazasorok Udalbatza bahituaren kasu politta liburua aurkeztuko du martxoaren 16an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Mar 15 11

Ordu bietan Frontoian Azkoitian

Jokin Ansorenak Ordu bietan Frontoian nobela aurkeztuko du martxoaren 15ean (asteartea) 19:00etan Azkoitian, Elkarguneko erakustokian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak