Api 29 11
Galerna Ean
Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Api 29 11
Iratxe Esnaolaren Galerna nobela aztertuko dute apirilaren 29an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.
Api 28 11
Harkaitz Canok Bukatu gabeko poemak errezitaldia eskainiko du apirilaren 28an (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan
Api 28 11
Anjel Lertxundi Eskarmentuaren paperak saiakeraz mintzatuko da apirilaren 28an (osteguna) 19:00etan Bilboko Foru Liburutegian.
Api 27 11
Pako Sudupek 50eko hamarkadako euskal literatura obra aurkeztuko du, hiru libururen bitartez, apirilaren 27an (asteazkena) 11:00etan Baionako Euskal Museoan. Argitaldaria: Utriusque Vasconiae.
Api 23 11
Umezaro gogorra pasatakoa, 1909ko Aste Tragikoaren ondoren anarkismoan murgildua, Joan Salvat-Papasseit (1894-1924) poeta kataluniarra autodidakta, proletarioa eta abangoardiakoa izan zen. Haren antologia bat argitaratu zuen Koldo Izagirrek 1995ean Pamielarekin. Hitzaurreko hitz batzuk dira hauek: “Bere poesiaren indarrak egundaino iraun badu, inguruan dauzkan elementu errealistak modu guztiz libre eta berrian lotu zituelako da. Abangoardia egiten zuela jakin gabe zen poeta, berez zetorkion freskotasun ingenuo eta baikor batean”. Nova Cançó mugimenduari esker masa-poeta bihurtu zen Salvat-Papasseit. Saint Jordi eta Liburu Eguna dela aitzakia, poema antologia osorik eman dugu sarean.
Api 20 11
Hatsa elkartearen poesia irakurraldia izango da apirilaren 20an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Civican aretoan.
Api 19 11
Iñaki Irasizabalek Igelak benetan hiltzen dira nobela aurkeztuko du apirilaren19an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Api 19 11
Joseba Sarrionandiak Manuel Bandeira (1986-1968) poeta brasildarraren antologia bat prestatu zuen 1999an, Pamiela argitaletxeak plazaratua. Apoak poemarekin oso ezagun egin zen Bandeira 1922an eta Libertinagem (1930) izan zen liburu estimatuena. Honela diosku Sarrionandiak hitzaurrean Bandeiraren ahotsari buruz: “Espero zuen heriotzari, Brasilgo jendeari eta eguneroko bizimoduari buruzko poema ederrak izkiriatzeko estilo apal bat moldatu zuen (…) gauza sinpleak atzeman eta, handiuste eta harrokeriarik gabe, samurtasunez adierazten zituen”.
Api 17 11
Asel Luzarragaren Utopiaren itzalak eleberria aztertuko dute apirilaren 17an (igandea) 18:30ean Bermeoko Liburutegian.
Api 16 11
Iban Zalduak Biodiskografiak liburua aurkeztuko du apirilaren 16an (larunbata) 12:00etan Donostiako Bukowski tabernan. Argitaldaria: Erein
Api 16 11
Daniela Albizuren Iturri-Aldeko nire leihotik liburua aurkeztuko du Maiatz argitaletxeak apirilaren 16an (larunbata) 11:00etan Urruñako Posta salan.
Api 16 11
Literatura Eskolan, Juan Luis Zabalak Punka eta literatura 80ko hamarkadan hitzaldia eskainiko du apirilaren 16an (larunbata) 10:00etan Durangoko Udal Liburutegian.
Api 15 11
Oier Guillan eta Asier Sarasolak Hura ez da lekua errezitaldia egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 22:00etan Zarauzko Munoan. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide. Aktorea: Iñigo Ortega.
Api 15 11
Haragizko amoreak poema liburuan oinarrituta, Omar Nabarrok eta Rafa Ruedak Haragizkoa errezitaldia egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 20:00etan Busturian, Altamira auzoko kultur etxean.
Api 15 11
Jose Luis Otamendik eta Juan Azpillagak Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo dute apirilaren 15ean (ostirala) 20:00etan Urnietako Saroben.