maiatza 11 11

Estatu etnozidaren kontra, Joxe Manuel Odriozola

Joxe Manuel Odriozolak Estatu etnozidaren kontra saiakera aurkeztuko du maiatzaren 11n (asteazkena) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.

maiatza 11 11

Julene Azpeitiaren 100 ipuin

Julene Azpeitiak Burgosen irakasle ziharduela, 1949tik 1952ra bitartean idatzi zuen Amandriaren altzoan liburua, 100 ipuin laburrez osatua. Aurten 50 urte dira bilduma eder hura Kuliska Sortan argitaratu zela, eta gogoan dauzkagu Juan San Martinek hitzaurrean paratu zituen hitzok, 1961ean: “Urri dira euskaraz Amandriaren altzoan bezain liburu onak haurrentzat. Gehiago esango nuke: oraindik zentzura sartzeke dauden umeentzat ere euskara trakets eta baldarrean egindako liburuak ikusten ditugula, pedagogiaren funtsik gabe. Julenek bete digu hutsune handi bat”.

maiatza 09 11

Hilobiko isiltasuna Igorren

Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna nobela aztertuko dute maiatzaren 9an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 07 11

Ez donk armairu Bartzelonan

Ez donk armairu errezitaldia egingo dute maiatzaren 7an (larunbata) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

maiatza 07 11

Txitra, Tagoreren antzezlan bat

Rabindranath Tagore Kalkutan jaio zela 150 urte direla-eta hainbat ekitaldi badira Bangladesh eta Indian. Guk ere aitzakia hori baliatu dugu, idazle bengaliarrak 1892an idatzitako Chitrangada antzezlanaren itzulpena, Txitra, Balendin Aurre Apaizek 1962an Egan aldizkarian argitaratua digitalizatzeko eta teatro-testuak.com webgunean paratzeko.

maiatza 05 11

Dublindarrak Gasteizen

James Joyceren Dublindarrak ipuin liburuaz jardungo dute maiatzaren 5ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Hikaateneoan. Gidatzailea: Iban Zaldua.

maiatza 05 11

Ordu bietan Frontoian Tolosan

Jokin Ansorenaren Ordu bietan Frontoian nobelari buruz solasean jardungo dute maiatzaren 5ean (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

maiatza 05 11

Spray, Paddy Rekalde

Paddy Rekaldek Spray poema liburua aurkeztuko du maiatzaren 5ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

maiatza 05 11

Fikzioaren izterrak Gasteizen

Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz mintzatuko da Ur Apalategi maiatzaren 5ean (osteguna) 10:30ean Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean.

maiatza 05 11

Orain 50 urte hil zen Zerbitzari

Lehen Mundu Gerrako kronikengatik da ezaguna gure literaturan Jean Elizalde Zerbitzari; Eskualduna aldizkarian plazaratu zituen 13 zatitan, lehenengoa 1936ko abenduaren 25ean eta azkenengoa 1937ko abuztuaren 27an, eta Patri Urkizuk bildurik Alberdaniak berrargitaratu zituen 57a gerlan liburuan. Idatzi zituen baita ere Metsikorat izeneko kronika sail bat, olerkiak, ipuinak eta antzerkia. Jean Elizalde apaiza duela 50 urte hil zen Lekornen, 1961eko maiatzaren 5ean.

maiatza 04 11

Bitartean heldu eskutik Bartzelonan

Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik poema liburuaz jardungo dute maiatzaren 4an (asteazkena) 19:00etan Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.

maiatza 04 11

Fikzioaren izterrak Durangon

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz ariko dira maiatzaren 4an (asteazkena) 19:00etan Durangoko udal liburutegian.

maiatza 02 11

Bulkada Donostian

Jon Benitoren Bulkada poema liburuaz ariko dira maiatzaren 2an (astelehena) 19:30ean Donostiako literatur solasaldietan, Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

maiatza 02 11

Spray, Paddy Rekalderen bilduma berria

Spray du izenburua Paddy Rekalderen poema liburu berriak. Atariko kantuan poetak gaztigatzen digu memoria garela, “inoiz ixten ez den oroitzapen bilduma bat”, “zer garen zehazten digun akordu meta”. Eta ondoko gogorapenetan hiru gai hartzen ditu ardatz, tartekatuta agertzeko liburu osoan barrena: maitasuna eta maitaketa, gerra eta borroka, musika eta literatura. Spray maiatzaren 5ean aurkeztuko du jendaurrean, eta aurrerapen gisa eskaintzen dizkizugu bildumako hamar poema.

Api 30 11

Izan bainintzen Nafarroako errege Miarritzen

Aingeru Epaltzaren Izan bainintzen Nafarroako errege nobelaz mintzatuko dira apirilaren 30ean (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak