maiatza 28 11

Bustilehorreko poemak Oreretan

Jose Luis Otamendik Bustilehorreko poemak errezitaldia egingo du maiatzaren 28an (larunbata) 18:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Musika: Juan Azpillaga.

maiatza 27 11

Poesia arabiarra Oreretan

Duintasunaren eta askatasunaren koloreak, herrialde arabiarretako poesian oinarritutako errezitaldia izango dute maiatzaren 27an (ostirala) 20:30ean Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 27 11

Moroak gara behelaino artean? Ean

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakeraz ariko dira maiatzaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

maiatza 27 11

Tangerko ametsak, Jon Arretxe

Jon Arretxek Tangerko ametsak nobela aurkeztuko du maiatzaren 27an (ostirala)12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Erein.

maiatza 26 11

Huntza hezur berritan Oreretan

Juan Ramon Makusok Huntza hezur berritan errezitaldia egingo du maiatzaren 26an (osteguna) 20:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean.

maiatza 26 11

Joan da negua, Mikel Ibargurenen liburu berria

Mikel Ibargurenen lehen poema bildumak kartzela zuen herstura, bigarrenak deserria zuen mindura. Joan da negua du izenburua poema liburu argitaratu berriak, laugarrenak, eta heriotzaren eta bizitzaren arteko gatazka du gai nagusia. Hurbilekoen arteko gertakari lazgarriek eta minbiziaren erasoak bizipen larrietara eraman zuten Ibarguren:”heriotzaren irudia pixkanaka errebelatzen doan argazki baten antzekoa da, gero eta gardenago ikusten joan naizena”. Garai ilunetan argitasun bila, goibeltasunetik bozkariorainoko bidea urratzen duen ahotsa da Ibargurenena.

maiatza 25 11

Zazpi orduak Baztanen

Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburuaz solas egingo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Baztanen, Berroetako elkartean.

maiatza 25 11

SPrako tranbia Zarautzen

Unai Elorriagaren SPrako tranbia nobelaz jardungo dute maiatzaren 25ean (asteazkena) 18:00etan Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

maiatza 25 11

Zazpi liburu berri Literaturian

Ekainaren 3, 4 eta 5ean egingo da Literaturiaren hirugarren edizioa Larrabetzun, eta aldez aurretik inon agertu gabeko zazpi liburu berri aurkeztuko dituzte azokan: Iñigo Aranbarri, Karmele Igartua, Alberto Ladron Arana, Goizalde Landabaso, Xabier Soubelet eta Joseba Tobar Arbuluk idatziak. Errezitaldiak egingo dituzte: Jon Benito, Antonio Casado da Rocha, Miren Agur Meabe, Paddy Rekalde eta Asier Serranok. Solasaldietan parte hartuko dute: Jon Arretxe, Yolanda Arrieta, Josi Basterretxea, Lutxo Egia, Unai Elorriaga, Mikel Etxaburu, Mikel Garcia, Jon Kortazar, Xabier Mendiguren, JM Odriozola, Beñat Sarasola, Pako Sudupe, Iban Zaldua eta irakurle klubetako hainbat lagunek. Ipuin kontaketan jardungo du Mikel Martinezek eta Erlea aldizkariaren ale berria aurkeztuko du Bernardo Atxagak. Musika emanaldiak: Ruper Ordorika, Hudaltzainak, Anari, Napoka Iria, Jon Miner. Eta antzerkia: Hura ez da lekua.

maiatza 24 11

Eskuen sustraiak Basaurin

Oier Guillan eta Asier Sarasolak Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute maiatzaren 24an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Musika: Ander Fernandez. Pintura: Idoia Beratarbide.

maiatza 24 11

Autopsiarako frogak Arrasaten

Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du Koldo Izagirrek maiatzaren 24an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

maiatza 21 11

Leteren poesigintzaz Iruñean

Literatura Eskolan Xabier Leteren poesigintzaz hitzaldia egingo du Jose Angel Irigarayk maiatzaren 21ean (larunbata) 10:00etan Iruñeko Euskaldunon Biltokian.

maiatza 20 11

Etxeko hautsa, Anjel Lertxundi

Anjel Lertxundik Etxeko hautsa nobela aurkeztuko du maiatzaren 20an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

maiatza 19 11

Bitsa eskuetan Larrabetzun

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburua izango dute hizpide maiatzaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

maiatza 19 11

Fito Rodriguezen hitzaldia Donostian

Fito Rodrigezek Euskal literaturaren sustapenerako proposamenak hitzaldia egingo du maiatzaren 19an (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak