Urr 26 11
Ihes betea Zarautzen
Anjel Lertxundiren Ihes betea nobelaz ariko dira urriaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Urr 26 11
Anjel Lertxundiren Ihes betea nobelaz ariko dira urriaren 26an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Urr 23 11
Iban Zalduak Biodiskografiak liburua aurkeztuko du urriaren 23an (igandea) 19:00etan Gasteizko Karrika tabernan. Musika: Xabier Montoia eta Ibon RG.
Urr 21 11
Sorne Unzueta eta Katalina Eleizegi idazleez jardungo dute Igone Etxeberriak eta Amaia Alvarezek urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Donostiako San Telmo Museoan.
Urr 21 11
Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak nobelaz ariko dira urriaren 21ean (ostirala) 19:30ean Eako Behe kaleko lokalean.
Urr 21 11
Daniel Glattauer-en Ipar haizearen kontra nobela aurkeztuko dute Alberdania eta Erein argitaletxeek urriaren 21ean (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 20 11
Henning Mankellen Aurpegirik gabeko hiltzaileak nobelaz jardungo dute urriaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urr 20 11
Gaizka Zabartek Zaharrak ez zuen hil nahi nobela aurkeztuko du urriaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Urr 19 11
Arnaldur Indridasonen Hilobiko isiltasuna nobelaz ariko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urr 19 11
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz ariko dira urriaren 19an (asteazkena) 19:00etan Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Urr 19 11
Jokin Muñozen Antzararen bidea nobelaz solas egingo dute urriaren 19an (asteazkena) 18:00etan Altsasuko Lortia kultur gunean.
Urr 19 11
Gaizka Zabartek bere lehen nobela aurkeztuko du urriaren 20an Susa argitaletxearekin. Heriotzazkoa eta maitasunezkoa da Zaharrak ez zuen hil nahi, ustekabez eta umorez zipriztindua eta dotoreziaz ondua. Ehorzleak larunbat goizeko zortzietan deitzen badizu, esanez zurekin hitz egin nahi duela eta ordubete barru hilerrira joateko, harritu egingo zara. Baina, kanposantuan zaudela, zure aitaren hobi gainean eserarazi eta ehorzleak esaten badizu kontu bitxi bat daukala zure aitari buruzkoa, orduan hunkitu egingo zaitu. Horixe gertatu zaio nobela honetako kontalariari, eta aitaren misterioa argitzearren bazterrak nahasten hasiko da. Hain da demasa! Kontakizuna osorik eskaintzen dizugu sarean.
Urr 19 11
Mikel Hernandez Abaituak Narrazio tailerra liburua aurkeztuko du urriaren 19an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 18 11
Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobelaz mintzatuko dira urriaren 18an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidatzailea: Mikel Aierbe.
Urr 17 11
Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa nobelaz solas egingo dute urriaren 17an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Urr 17 11
Hasier Larretxeak Atakak poema liburua aurkeztuko du urriaren 17an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.