Aza 12 11

Yolanda Arrietaren hitzaldia

Yolanda Arrietak “Barne irudiaren bilakaera, ahozkotik album ilustratura” hitzaldia egingo du Literatura Eskolan azaroaren 12an(larunbata) 10:00etan Tolosako Bonberenean.

Aza 11 11

Spray Arrasaten

Spray liburuko poemen irakurraldia egingo du Paddy Rekaldek musikaz eta graffityaz batera azaroaren 11n (ostirala) 20:00etan Arrasateko gaztetxean.

Aza 10 11

Katamalo Bilbon

Katamalo errezitaldia izango da azaroaren 10ean (osteguna) 21:30ean Bilboko Kafe Antzokian.

Aza 10 11

Ogi hutsa Markinan

Mohammed Xukriren Ogi hutsa nobelaz mintzatuko dira azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Aza 10 11

Kartzelako poemak errezitaldia Donostian

Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.

Aza 10 11

Arra.Arraroa Gasteizen

Iñigo Ortegak eta Oier Guillanek Arra.Arraroa antzerkiaren irakurketa dramatizatua egingo dute azaroaren 10ean (osteguna) 12:00etan Gasteizko Europa Kongresu Jauregian.

Aza 10 11

Azken garaipena komikia

Iban Zalduak eta Julen Ribasek Azken garaipena komikia aurkeztuko dute azaroaren 10ean (osteguna) 11:30ean Donostiako Elkar aretoan.

Aza 10 11

Aitaren pitokeriak, Justin Halpern

Justin Halpernen Aitaren pitokeriak nobela aurkeztuko du Uxue Alberdik azaroaren 10ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Aza 09 11

Scanner Tolosan

Scanner poema liburuaz mintzatuko da Leire Bilbao 111 Akademiaren Kilkerren Soka jardunaldietan, azaroaren 9an (asteazkena) 19:00etan Tolosako Bonberenean.

Aza 09 11

Bitsa eskuetan Bilbon

Miren Agur Meabek Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du azaroaren 9an (asteazkeana) 19:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Aza 09 11

Autopsiarako frogak Basaurin

Koldo Izagirreren Autopsiarako frogak saiakeraz ariko dira azaroaren 9an (asteazkena) 19:00etan Basauriko Euskarabilaren egoitzan.

Aza 09 11

Eulien bazka Oreretan

Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobelaz ariko dira azaroaren 9an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar kultur etxean.

Aza 09 11

Hitzezko txalupak gutunak

Hitzezko txalupak, Josu Martinez eta Alfonso Etxegarairen arteko gutunak aurkeztuko dituzte azaroaren 9an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Aza 09 11

Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak

Bost urteko espetxealdian (1980-1985) idatzitako poemez eta presondegitik ihes egin osteko pieza batzuez agertu zuen gatibu esperientzia Joseba Sarrionandiak, 1992an argitaratutako Kartzelako poemak liburuan. Orain edizio berrituan plazaratu du Susak, gaurko grafiara aldaturik eta sei poema gehiagorekin. Liburuan oinarrituta, errezitaldia egingo dute Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik azaroaren 10ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Doka kafe antzokian.

Aza 07 11

Fikzioaren izterrak Igorren

Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute azaroaren 7an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak