Abe 01 11

Zamaontzia Tolosan

Iñigo Aranbarriren Zamaontzia nobela aztertuko dute abenduaren 1ean (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Abe 01 11

Bitsa eskuetan Donostian

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz solasaldia izango da abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Abe 01 11

3 Mariak Basaurin

Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz hitz egingo dute abenduaren 1ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Abe 01 11

Xabier Leteren (auto)biografia bat

Inazio Mujikak Xabier Leteren (auto)biografia bat liburua aurkeztuko du abenduaren 1ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

Abe 01 11

Twist, Harkaitz Cano

Harkaitz Canok Twist nobela berria aurkeztuko du abenduaren 1ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Abe 01 11

Jakobian eraikina, El Aswani

Andrea Camilleriren Hilabete bat Montalbanorekin eta Alaa El Aswaniren Jakobian eraikina liburuak aurkeztuko ditu Igela argitaletxeak abenduaren 1ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Abe 01 11

Twist, Harkaitz Cano

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, antzezpena… asko dira Harkaitz Canoren Twist nobelaren hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua. Eleberria osorik eskaintzen dizugu sarean, abenduaren 1ean aurkeztu aurretik.

Aza 30 11

Biodiskografiak Gasteizen

Iban Zalduak Biodiskografiak ipuin liburua ardatz hartuta irakurraldia egingo du azaroaren 30ean (asteazkena) 19:00etan Gasteizko EHUren Kanpuseko Pabilioian. Musika: Xabier Montoia eta Ibon Rodriguez.

Aza 30 11

Egarri egunak portualdean, Koldo Izagirre

Koldo Izagirrek Egarri egunak portualdean nobela berria aurkeztuko du azaroaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.

Aza 29 11

Autopsiarako frogak Zumaian

Autopsiarako frogak saiakeran oinarrituta, Koldo Izagirrek Artseniko aztarnak gure hizkuntzan hitzaldia egingo du azaroaren 29an (asteartea) 19:00etan Zumaiako Alondegian.

Aza 28 11

PostKronikak Donostian

Alberto Barandiaranen PostKronikak liburuaz jardungo dute azaroaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Aza 28 11

Errauts, Eneko Aizpurua

Erein argitaletxeak hiru liburu aurkeztuko ditu azaroaren 28an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean poema liburua, Eneko Aizpuruaren Errauts nobela eta Modesto Arrietaren Izen bereziak ipuin liburua.

Aza 28 11

Koldo Izagirreren
nobela berria

Egarri egunak portualdean nobela aurkeztuko du Koldo Izagirrek azaroaren 30ean. Egarri egunak, bai, 1977ko uda hartakoak: asean gozatu nahi ditu gazteria matxinatu batek askatasuna, maitasuna, berdintasuna, edertasuna. Egarri anitz honek gatazkan murgilduko du heziketa sozial eta sentimentalean aurreneko pausoak ematen ari den protagonista, hats kolektiboaren eta indibidualismoaren artean bere ezintasun, ahuldade eta ametsekin. Liburua Durangoko Azokara iritsi baino lehen eskaintzen dizugu sarean.

Aza 25 11

Marta maitea Iruñean

Miquel Marti i Polen Marta maitea poema liburuan oinarritutako errezitaldia eginen dute azaroaren 25ean (ostirala) 19:30ean Iruñeko Auzolan dendan.

Aza 25 11

Ataramiñe berria

Ataramiñe literatura koaderno berria eta Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz liburua aurkeztuko dituzte azaroaren 25ean (ostirala) 11:00etan Bilboko Kalderapekon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak