Abe 27 11

Xahori buruzko hitzaldia Berriozarren

Xabier Zabaltzak “Agosti Xaho eta euskal pizkundea” hitzaldia eskainiko du abenduaren 27an (asteartea) 19:00etan Berriozarko Kulturgunean.

Abe 22 11

Spray Donostian

Paddy Rekaldek Spray errezitaldia egingo du musikaz eta graffitiez abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Donostiako Bukowskin.

Abe 22 11

Scanner Larrabetzun

Scanner poema liburuan oinarrituta errezitaldia egingo du Leire Bilbaok abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Musika: Domentx.

Abe 22 11

Maitea Gasteizen

Toni Morrisonen Maitea nobela aztertuko dute abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

Abe 22 11

Mahai-ingurua Lemoan

Juan Luis Zabalak eta Imanol Epeldek “Gaztetxeak eta literatura” mahai-inguruan parte hartuko dute abenduaren 22an (osteguna) 20:00etan Lemoako gaztetxean.

Abe 22 11

Koaderno Handia Bermeon

Agota Kristofen Koaderno Handia nobelaz solas egingo dute abenduaren 22an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.

Abe 21 11

Ogi hutsa Iurretan

Mohammed Xukriren Ogi hutsa nobelaz mintzatuko dira abenduaren 21ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Abe 21 11

Montesquieu-ren
Persiar gutunak

Bordele eta Paris artean bizi izan zen Montesquieu (1689-1755), abokatua ikasketez, ardo ekoizlea negozioz eta baroia tituluz. 1721eko maiatzean Persiar gutunak argitaratu zituen Amsterdamen Jacques Desbordesen moldiztegian. Gutun bidez atondutako nobela honetan irakurriko duzu, Usbek izeneko politikari eta pentsalari persiarrak ihes egin behar izan duela bere herrialdetik (gaur egungo Iran), gortean kritika biziak egin dituelako. Parisera iritsitakoan, hiri europarra Ispahan balitz bezala aztertuko du, modu aski satirikoan. Montesquieu errepublika zalearen nobela, noski, debekatu egin zuen Frantziako erregearen ministroak.

Abe 20 11

Mea culpa Arrasaten

Uxue Apaolazaren Mea culpa nobelaz mintzatuko dira abenduaren 20an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Gidatzailea: Mikel Aierbe.

Abe 19 11

Artzapezpikuaren bisita Donostian

Adam Bodorren Artzapezpikuaren bisita nobelaz jardungo dute abenduaren 19an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

Abe 19 11

Jimenez Maiaren hitzaldia Iruñean

Josu Jimenez Maiak “Haikuak… euskaraz, zergatik ez?” hitzaldia egingo du abenduaren 19an (astelehena) 19:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan.

Abe 19 11

Ametsen txokoan bizi naiz Eibarren

Ibon Muñoaren Ametsen txokoan bizi naiz liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 19an (astelehena) 19:00etan Eibarko Arrate kultur elkartean.

Abe 17 11

Gema Lasarteren hitzaldia Donostian

Literatura Eskolan Gema Lasartek “Emakume anitza euskal narratiba garaikidean” hitzaldia egingo du abenduaren 17an (larunbata) 10:00etan Donostiako Ernest Lluch kultur etxean.

Abe 16 11

Zaharrak ez zuen hil nahi Iruñean

Gaizka Zabarteren Zaharrak ez zuen hil nahi nobelaz mintzatuko dira abenduaren 16an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Abe 16 11

Zwei Frauen Ean

Joxean Agirreren Zwei Frauen nobelaz jardungo dute abenduaren 16an (ostirala) 19:30ean Eako Zakili elkartean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak