Api
07
12
Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturik, apirilaren 11tik maiatzaren 12ra bitartean izango da aurtengo Literaldia. Ibai Autxak Kanonaren gaineko nazioaz liburua aurkeztuko du; Hasier Etxeberriak hitzaldia egingo du eta ondoren mahai-inguruan ariko da Aritz Galarragarekin eta Beñat Sarasolarekin; beste mahai-inguru batean jardungo dute baita ere Mariasun Landak, Arantxa Urretabizkaiak eta Miren Agur Meabek; Haragizkoa errezitaldia eskainiko dute Rafa Ruedak eta Edorta Jimenezek. Egitarau zabalaren xehetasunak hementxe dituzu.
Api
04
12
Michael Morpurgoren Gerrako zaldia nobela aurkeztuko du Koro Navarrok apirilaren 4an (asteazkena) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania-Erein.
Api
03
12
Xabier Montoiak honela idatzi zuen 1993an: “Espero dezagun, Harry Crewsekin ere noizbait gertatuko dela azken hilabeteetan Cormac McCarthyrekin gertatzen ari dena: bere balioa aitortu eta aspaldidanik agorturik dauden liburuak irakurlearen esku ipiniko direla ostera”. Joan den martxoaren 28an hil da Harry Crews idazle amerikarra Floridan, 76 urte zituela. Frantzian Crewsen zortzi nobela plazaratu ditu Gallimard etxeak, Espainian iaz argitaratu zuten bat (Body). Euskarari 1993an Edorta Mataukok eta Kristin Addisek ekarri zioten Autoa (1972) eleberria, orain osorik sarean eskaintzen dizuguna. Ford Maverick bat jatea erabaki du Hermanek, eta jan ostean (noski) libratu egin behar.
Mar
31
12
75 urte dira gaur, faxistek hegazkinez bonbardatu zutela Durango. Hamabost poemako bilduma atondu zuen Cesar Vallejo poetak 1937an (España, aparta de mi este cáliz), eta poema haietako baten izenburuak halaxe diosku: Hileta erredoblea Durangoko hondakinei. Otoitz baten tankerakoa da, suntsiketaren salaketa egiten duena, sutan eta hautsetan diren herria eta Errepublika gogoan. Edorta Jimenezek euskaratu zuen Susa aldizkarian 1987an, Vallejoren beste lau poemarekin batera. Hemen duzu, bestalde, Durangoko sarraskiaren kronika, Eguna egunkariak 1937ko apirilaren 1ean plazaratua.
Mar
30
12
Urtzi Urkizuk Kezka bat gutxiago poema liburua aurkeztuko du errezitaldi bitartez martxoaren 30ean (ostirala) 22:00etan Oreretako Mikelazulo elkartean. Argitaldaria: Maiatz.
Mar
28
12
Patxi Iturregiren Haize kontra ipuin liburua aztertuko dute martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Mar
28
12
1937 gaur ekitaldian parte hartuko dute Peru Magdalena, Gotzon Garaizabal, Paddy Rekalde, Ekaitz Aiarzaguena eta Peio Salaberriak martxoaren 28an (asteazkena) 20:00etan Durangoko Plateruenean.
Mar
28
12
Karmele Jaioren Amaren eskuak nobelaz ariko dira martxoaren 28an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Mar
28
12
Asteartean aurkeztu zuen Iñigo Astizek bere lehendabiziko liburua: Baita hondakinak ere. “Poemetan gehien errepikatzen den asmoa ideia abstraktuak gorputz konkretuetara eramatea da”, adierazi zuen; “ideiek xehetasun bilakatzeko duten era bihurria interesatzen zait”. Susak plazaratutako liburua osorik emana duzue sarean, eta e-book moldean ere argitaratu da. “Piezaka sortu ditut poemak, eskultoreak egiten duen moduan: gai bat hartu eta bariazioak egin”.
Mar
27
12
Irene Nemirovskiren Suite frantsesa nobelaz jardungo dute martxoaren 27an (asteartea) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan. Gidatzailea: Beñat Sarasola.
Mar
27
12
Iñigo Astizek Baita hondakinak ere poema liburu berria aurkeztuko du martxoaren 27an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Susa.
Mar
26
12
Koldo Izagirreren Egarri egunak portualdean nobelari buruz jardungo dute martxoaren 26an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.
Mar
24
12
Bonbardaketak literaturan, hasi Durangon eta Hiroshimatik gora hitzaldia egingo du Iñigo Aranbarrik Literatura Eskolan martxoaren 24an (larunbata) 10:00etan Durangoko udal liburutegian.
Mar
23
12
Josu Landaren Odolbildua nobelaz solas egingo dute martxoaren 23an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokin.
Mar
23
12
Itxaro Bordak irakurraldia egingo du martxoaren 23an (ostirala) 13:30ean Bartzelonako Unibertsitatean.