Api 26 12
Garbiketa Gasteizen
Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Api 26 12
Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.
Api 26 12
Xabier Montoiaren Fucking artists ipuin liburua aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.
Api 26 12
Aingeru Epaltzaren Rock’n’roll nobela aztertuko dute apirilaren 26an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Api 26 12
Milan Kunderaren Izatearen arintasun jasanezina nobelaz mintzatuko dira apirilaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.
Api 26 12
Durango, Elorrio, Otxandio, Elgeta, Eibar… suntsitu zituzten faxistek duela 75 urte. Eta gaurko egunez, 1937ko apirilaren 26an, arratsaldeko 16:30ak aldera hasi zuten Gernikako aire erasoa eta bonbardaketa, 43 hegazkinez 40.000 kilo lehergai jaurtitzeko.

Gernikako tragedia gogoan, Lutxo Egiaren Paperezko hegazkinak eta Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak nobelak irakurtzeko gomendioa egiten dizugu; baita ere Susa aldizkariak 1987ko apirilean plazaratutako ale monografikoa, Jose Luis Otamendi, Mikel Antza, Iñigo Aranbarri, Jon Arano, Josu Landa, Iñaki Goitioltza, Xabier Mendiguren, Omar Nabarro, Joserra Utretx eta gehiagoren literatur lanez. Orobat, hemen duzu bonbardaketaren kronika Eguna egunkarian 1937ko apirilaren 28an.

Api 25 12
Aingeru Epaltzaren Rock’n’roll nobelaz berbetan ariko dira apirilaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Api 25 12
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelaz ariko dira apirilaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.
Api 24 12
Garazi Kamiok Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 24an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Api 24 12
Apirilaren 26an arratseko 21:30ean Scanner liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Leire Bilbaok Zarauzko Euskalduna tabernan, musikaz lagun duela Domentx Uzin. Liburu horretako lau poema ingelesera itzulirik eskaintzen dizkizugu hemen, Paddy Bushe-k ekarriak.
Api 23 12
Uxue Apaolazaren Mea culpa nobela aztertuko dute apirilaren 23an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Api 23 12
Arrate Egañak Paradisua ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 23an (astelehena) 12:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Api 23 12
XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako euskal narratibaz mahai-inguruan parte hartuko dute Jon Alonsok, Harkaitz Canok eta Ibon Egañak apirilaren 23an (astelehena) 11:00etan Gasteizko Letren Fakultateko Gradu Aretoan.
Api 20 12
Uxue Apaolaza Mea culpa nobelari buruz mintzatuko da apirilaren 20an (ostirala) 18:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean.
Api 20 12
Ramon Saizarbitoriak Martutene nobela aurkeztuko du apirilaren 20an (ostirala) 11:00etan Donostiako Hotel San Sebastián-en. Argitaletxea: Erein.
Api 19 12
Eñaut Etxamendiren idazlanen bildumaz ariko da Lucien Etxezaharreta apirilaren 19an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.