maiatza 06 12

Juan Luis Zabalaren hitzaldia Arrasaten

Juan Luis Zabalak “Gaztetxeak eta literatura” hitzaldia egingo du maiatzaren 6an (igandea) 18:00etan Arrasateko gaztetxean.

maiatza 03 12

Biodiskografiak Basaurin

Iban Zalduaren Biodiskografiak liburuaren aurkezpen musikatua egingo du maiatzaren 3an (osteguna) 19:30ean Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

maiatza 03 12

Twist Bilbon

Twist nobelaz solas egingo dute Harkaitz Canorekin maiatzaren 3an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan. Gidatzailea: Beñat Sarasola.

maiatza 03 12

Saguak eta gizonak, John Steinbeck

John Steinbecken Saguak eta gizonak nobela aurkeztuko du Iñigo Errastik maiatzaren 3an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaldaria: Alberdania.

maiatza 03 12

Amsterdam ipuina katalanez

Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill? (2005) liburuko hamaikagarren kontakizuna, Amsterdam, katalanera itzulirik igorri digu Luis Carmonak. Ipuinak Pasaiako portuko zamaketariak ditu protagonista. Carmonak Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobela itzuli zuen katalanera 2006an.

maiatza 02 12

Pako Aristiren errezitaldia Iruñean

Pako Aristik “Gogoetak folio zuriaren aurrean” errezitaldia egingo du Mikel Elizaga pianoan lagun duela maiatzaren 2an (asteazkena) 19:30ean Iruñeko Kondestablearen Jauregian.

maiatza 02 12

Zulo bat uretan Bartzelonan

Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelaz ariko dira maiatzaren 2an (asteazkena) 19:30ean Bartzelonako Euskal Etxean. Gidatzailea: Aritz Galarraga.

maiatza 02 12

Euripidesen Medea

Heine, Uhland, Baudelaire, Prudhomme euskaratu zituen Iokin Zaitegik, baina bere itzulpen garrantzitsuenak Platon, Soflokes eta Euripidesen lanak gurera ekartzen egin zituen. 1963an Egan aldizkarian plazaratutako Medeie digitalizatu dugu teatro-testuak.com gunerako. Honela mintzo da Medeie: “Adorea eta adimena dituzten guzien artean emakumeok gara izaki errukarrienak. Ondasun gonburuz senar bat erosi behar izaten dugu, gure soinaren jaun eta jabea har dezagun: izan ere ez baita gaitz hori baino gaitz gorriagorik”.

Api 28 12

Ibinabageitiari buruz Ean

Andima Ibinagabeitiaz jardungo dute apirilaren 28an (larunbata) 18:00etan Eako HEA lokalean.

Api 28 12

Ur Apalategiren hitzaldia Ziburun

Literatura Eskolan Ur Apalategik “Zeintzuk dira euskal literaturaren paradigma berriak?” hitzaldia egingo du apirilaren 28an (larunbata) 10:00etan Ziburun, AEKren gaueskolan.

Api 27 12

Gezurra odoletan Iruñean

Asel Luzurragaren Gezurra odoletan nobelaz solas egingo dute apirilaren 27an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Api 27 12

Itzalak harturik Ean

Kepa Larrearen Itzalak harturik saiakeraz berba egingo dute apirilaren 27an (ostirala) 19:30ean Eako HEA taldearen egoitzan.

Api 27 12

Denboraren hosto artetik, Jose Inazio Lasa

Jose Inazio Lasak Denboraren hosto artetik poema liburua aurkeztuko du apirilaren 27an (ostirala) 11:00 Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Api 26 12

Scanner Zarautzen

Leire Bilbaok Scanner poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du apirilaren 26an (osteguna) 21:30ean Zarauzko Euskalduna tabernan. Musika: Domentx Uzin.

Api 26 12

Eskuen sustraiak Donostian

Asier Sarasolak eta Oier Guillanek Eskuen sustraiak errezitaldia egingo dute apirilaren 26an (osteguna) 20:00etan Donostiako Kortxoenean. Pintura: Idoia Beratarbide. Musika: Ander Fernandez eta Alvaro Ledesma.

Agenda

Efemerideak

Kritikak