maiatza 16 12

Saiaren mendekua Baionan

Pierre Mestrot Saiaren mendekua polizi nobelaz mintzatuko da maiatzaren 16an (asteazkena) 18:30ean Baionako Euskal Museoan.

maiatza 16 12

Hodeien adorea,
Yoseba Peñaren nobela

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da Hodeien adorea nobelako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria. Trapitxeroak, horrenbestez, heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei, eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak jaulkiko ditu, familia apalekoak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino. Yoseba Peñaren lehen eleberria maiatzaren 17an jendaurrean aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean.

maiatza 15 12

Laura Mintegiri elkarrizketa Baionan

Itxaro Bordak jendaurrean elkarrizketa egingo dio Laura Mintegiri maiatzaren 15ean (asteartea) 19:00etan Baionako Euskal Museoan.

maiatza 14 12

Bere aitaren alaba Arrasaten

Anne Beresten Bere aitaren alaba nobela aztertuko dute maiatzaren 14an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.

maiatza 12 12

Literaturia, laugarren edizioa

Unai Iturriagak egindako afixan ageri den Lauaxetaren gabardina baliaturik iragarri dute Literaturiaren laugarren edizioa, ekainaren 1, 2 eta 3an Larrabetzun egitekoa. Lauaxetaren fusilamenduaren 75. urteurrena izaki, poetaren omenezko kantaldi handiarekin abiatuko da Literaturia. Liburu aurkezpen eta azokaz gainera, emanaldi literarioak izango dira: EH3 Kolektiboarena Teilatuko lizarra bildumako testuez, bestetik Mugaldekoak, eta errezitaldietan Iñigo Astiz, Eric Dicharry eta Ione Gorostarzu. Irakurle taldeen arteko mahai-inguru bat izango da, baita ere beste bat itzultzaileen artekoa. Egitarauan dira halaber: Igor Elortza eta Jon Maiaren bertso-trama; Xentimorik gabe antzezlana (Ramon Agirre eta Inazio Tolosarekin); eta Xabier Montoiaren kontzertua.

maiatza 12 12

Antonin Artaud-i buruzko hitzaldia Iruñean

Xabier Mendigurenek eta Ander Lipusek “Antonin Artaud” hitzaldia egingo dute maiatzaren 12an (larunbata) 10:00etan Iruñeko Euskaldunon Biltokian, Literatura Eskolan.

maiatza 11 12

Txillardegiren omenez irakurraldia Arrasaten

Txillardegiren omenez irakurraldia egingo dute maiatzaren 11n (ostirala) 19:00etan Arrasateko Kultur Aten.

maiatza 10 12

Aingeru Epaltzaren hitzaldia Miarritzen

Aingeru Epaltzak “Biarritz eta (euskal) literatura” mintzaldia egingo du maiatzaren 10ean (osteguna) 19:00etan Miarritzeko Mediatekan.

maiatza 10 12

Jasone Osororen hitzaldia Arrasaten

Jasone Osorok hitzaldia eskainiko du maiatzaren 10ean (osteguna) 18:30ean Arrasateko Kultur Aten.

maiatza 10 12

Orbanak, Pello Lizarralde

Pello Lizarraldek Orbanak nobela aurkeztuko du maiatzaren 10ean (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

maiatza 09 12

Strindberg hil zela ehun urte

Antzerkigilea zen aldetik ezagutzen dugu August Strindberg suediarra, baina poeta, nobelagilea, argazkilaria ere izan zen, eta pintore oso originala halaber, Gauguin eta Munch-en adiskide zen sasoian. Duela ehun urte hil zen Strindberg, 1912ko maiatzaren 14an; astebete geroago, Stockholmen 60.000 pertsona bildu ziren haren hiletetan. Herio dantza obra famatu eta zakarra, 1900ean idatzia, Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratu zuen, 1985ean Antzerti aldizkarian argitaratzeko. Baina beste bi lan labur ere badira euskaraz, Labayruko lagunek itzuliak: Indartsuena (1889) eta Amaren maitasuna (1892), biak Zubizabal aldizkarian plazaratuak 2001ean, idazlearen heriotzaren mendeurrena dela kari orain digitalizatu ditugunak.

maiatza 07 12

Twist Erratzun

Twist nobelaz solasean jardungo dute Harkaitz Canorekin maiatzaren 7an (astelehena) 19:00etan Erratzuko Litxutegian.

maiatza 07 12

Ragga-ragga dator gaua Ermuan

Paddy Rekalderen Ragga-ragga dator gaua nobelaz jardungo dute maiatzaren 7an (astelehena) 19:00etan Ermuko liburutegian.

maiatza 07 12

Maiatz Solasaldiak Baionan

Maiatz argitaletxeak maiatzaren 15 eta 16an arratsaldez egingo ditu aurtengo solasaldiak Baionako Euskal Museoan, 28. edizioan. Peio Jorajuria eta Pierre Mestrot beren liburuez ariko dira, Itxaro Bordak Laura Mintegi elkarrizketatuko du, “Zer aldatu da euskal literaturan 30 urtez?” mahai-ingurua izango da, Eric Dicharryk eta Xabier Erkiziak performancea eskainiko dute eta Urtzi Urkizuk errezitaldia.

maiatza 07 12

Mahai-ingurua Deustuan

Joseba Gabilondo, Josu Bijueska eta Rosa Miren Pagola irakasle eta epaimahaikideek literatur sariez mahai-inguruan jardungo dute maiatzaren 7an (astelehena) 12:00etan Bilboko Deustuko Unibertsitatean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak