maiatza
23
12
Miarritzen jaio baina paristarra den Bernard Da Costa antzerkigilea kafe-teatroaren sustatzailea izan zen 60-70etako hamarraldietan. Absurdokoen artean sailkatu ohi dituzte bere obrak, estrabagantetzat batzuetan. La truite de Schubert, 1967an idatzi eta Parisko La Patache gabarra-antzokian taularatua, euskarara ekarri zuen Julien Poxeluk 1972an Amurrainkariak izenburuarekin, eta Egan aldizkarian argitaratu zen 1986an. Teatro-testuak gunerako digitalizatu dugu orain. Da Costa bi nobelaren egilea da: L’Opéra de Madame Gabler (1977) eta Le Mur en toute saison (1978).
maiatza
22
12
Iban Zalduak Biodiskografiak irakurraldia egingo du maiatzaren 22an (asteartea) 20:30ean Gasteizko Parral tabernan.
maiatza
22
12
Ez don armairu, ez dok armairu errezitaldia egingo dute maiatzaren 22an (asteartea) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
maiatza
22
12
Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu ipuin liburuaz berba egingo dute maiatzaren 22an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten. Koordinatzailea: Mikel Ayerbe.
maiatza
22
12
Karlos Linazasorok Apenas liburua aurkeztuko du maiatzaren 22an (asteartea) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.
maiatza
21
12
Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaz jardungo du maiatzaren 21ean (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
maiatza
19
12
Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea nobelaz jardungo dute maiatzaren 19an (larunbata) 18:30ean Hendaiako Mendi Zolan.
maiatza
18
12
Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu liburuaz berbetan ariko dira maiatzaren 18an (ostirala) 19:30ean Ean, Hea elkartean.
maiatza
17
12
Sonia Gonzalezen Ugerra eta kedarra nobelaz berba egingo dute maiatzaren 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
maiatza
17
12
Joseba Azkarragaren Euskal harriak liburua aztertuko dute maiatzaren 17an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrietan.
maiatza
17
12
Yoseba Peñak Hodeien adorea nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 17an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.
maiatza
16
12
Urtzi Urkizuk errezitaldia egingo du maiatzaren 16an (asteazkena) 20:30ean Baionako Euskal Museoan. Musika: Urko Menaia.
maiatza
16
12
“Zer aldatu da euskal literaturan 30 urtez?” mahai-ingurua izango da maiatzaren 16an (asteazkena) 19:30ean Baionako Euskal Museoan.
maiatza
16
12
Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiaren itzala nobela aztertuko dute maiatzaren 16an (asteazkena) 19:00etan Errenteriako Xenpelar Etxean. Gidatzailea: Ane Mayoz.
maiatza
16
12
Simone de Beauvoirren Besteen odola liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 16an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.