maiatza 31 12

Boga boga, Itxaro Borda

Itxaro Bordak Boga boga nobela berria aurkeztuko du maiatzaren 31n (osteguna) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

maiatza 30 12

Eulien bazka Zarautzen

Hasier Etxeberriaren Eulien bazka nobelaz ariko dira maiatzaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian. Gidaria: Ane Mayoz.

maiatza 29 12

Literaturaz solasaldia Donostian

Pako Aristik eta Hedoi Etxartek “Literatura hibridoak begirik nekatu gabe” solasaldian parte hartuko dute Arantxa Iturbek gidaturik maiatzaren 29an (asteartea) 19:30ean Donostiako Okendo kultur etxean.

maiatza 29 12

Bakea gudan, Joxe Azurmendi

Joxe Azurmendik Bakea gudan liburua aurkeztuko du maiatzaren 29an (asteartea) 12:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta

maiatza 29 12

Boga boga, Itxaro Bordaren nobela berria

Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarren nobela da Boga boga, maiatzaren 31n Itxaro Bordak aurkeztuko duena. Aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da. Badira 25 urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, 1985ean Baionako festetan. Baina Janaren anaia Danielek bilatu du leku guztietan, mundu osoa aspertu du galdezka eta ez du aztarnarik aurkitu. Bost neska adiskideren laguntzari esker, aferaren muinera hurbiltzen hasiko da Amaia Ezpeldoi detektibea, eta pixkanaka ohartuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.

maiatza 29 12

Euskal literaturaren historiaren historia, Jon Casenave

Jon Casenavek Euskal literaturaren historiaren historia saiakera aurkeztuko du maiatzaren 29an (asteartea) 11:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

maiatza 28 12

Suite frantsesa Donostian

Irene Nemirovskiren Suite frantsesa nobelaz solas egingo dute maiatzaren 28an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Gidatzailea: Iñigo Aranbarri.

maiatza 28 12

19 kamera, Jon Arretxe

Jon Arretxek 19 kamera nobela aurkeztuko du maiatzaren 28an (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.

maiatza 26 12

Josune Muñozek hitzaldia Donostian

Josune Muñozek “Ibilbide literarioa hirian zehar” hitzaldia egingo du maiatzaren 26an (larunbata) 11:30ean Donostiako Alderdi Eder liburutegian.

maiatza 26 12

Surf Markinan

Aitor Zuberogoitiaren Surf liburuaz jardungo dute maiatzaren 26an (larunbata) 11:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

maiatza 25 12

Poema irakurraldia Iruñean

Xabier Soubeleten poemen irakurraldia izango da maiatzaren 25ean (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.

maiatza 24 12

Gure etxeko kontuak Lizarran

Natalia Ginzburgen Gure etxeko kontuak liburuaz solas egingo dute maiatzaren 24an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

maiatza 23 12

Martutene Donostian

Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (asteazkena) 19:30ean Donostiako San Telmo museoan.

maiatza 23 12

Hodeien adorea Zarautzen

Yoseba Peñaren Hodeien adorea nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (asteazkena) 19:00etan Zarauzko Garoa liburu-dendan.

maiatza 23 12

Beste norbaiten zapatak Bedian

Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aztertuko dute maiatzaren 23an (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Agenda

Efemerideak

Kritikak