Eka 03 12

Des egiten Literaturian

Ione Gorostarzuk Des egiten poema liburua aurkeztuko du ekainaren 3an (igandea) 12:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 03 12

Mahai-ingurua Literaturian

Idazlearen eta irakurlearen artean itzultzailearen itzala mahai-inguruan izango dira Unai Elorriaga, Xabier Mendiguren, Iñigo Roke eta Iban Zaldua ekainaren 3an (igandea) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean. Moderatzailea: Miren Ibarluzea.

Eka 02 12

Teilatuko lizarra Literaturian

Koldo Izagirreren Teilatuko lizarra bildumako kantuekin EH3 kolektiboak hip-hop emanaldia eskainiko du ekainaren 2an (larunbata) 23:00etan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

Eka 02 12

Hodeien adorea Literaturian

Yoseba Peñak Hodeien adorea nobela aurkeztuko du ekainaren 2an (larunbata) 13:30ean Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 02 12

Etxekalte Literaturian

Harkaitz Zubirik Etxekalte nobela aurkeztuko du ekainaren 2an (larunbata) 12:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 02 12

Ni, Vera Literaturian

Itxaso Martinek Ni, Vera nobela aurkeztuko du ekainaren 2an (larunbata) 12:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Eka 02 12

Mahai-ingurua Literaturian

Irakurle taldeen arteko mahai-inguru irekia izango da ekainaren 2an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean: Nork erakusten digu zer irakurri?.

Eka 01 12

Lauaxeta gogoan Literaturian

Ane Zabala, Goizalde Landabaso eta Edorta Jimenez narratzaile direla, Lauaxeta: Ez zuten poeta fusilatu omenaldia egingo dute ekainaren 1ean (ostirala) 22:00etan Larrabetzuko Plazan. Musikariak: Eñaut Elorrieta, Francis Diez, Anje Duhalde, Gari, Xabier Montoia, Jabier Muguruza, Txuma Murugarren, Petti, Rafa Rueda, Xabi Strubell eta Mikel Urdangarin.

Eka 01 12

Marlboro gizona, Mikel Zubeldia

Arrate Egañak Egia antzerkia eta Mikel Zubeldiak Marlboro gizona ipuin liburua aurkeztuko dituzte ekainaren 1ean (ostirala) 10:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.

maiatza 31 12

Henry Bengoa Inventarium Hendaian

Henry Bengoa Inventarium emanaldia egingo dute Bernardo Atxagak eta Joxemari Iturraldek maiatzaren 31n (osteguna) 20:30ean Hendaiako Varietes antzokian. Musika: Xabi Strubell.

maiatza 31 12

Eroriaren logika Gasteizen

Juanra Madariagaren Eroriaren logika poema liburua aztertuko dute maiatzaren 31n (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Gidatzailea: Iban Zaldua.

maiatza 31 12

Bitsa eskuetan Getarian

Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan poema liburuaz jardungo dute maiatzaren 31n (osteguna) 18:30ean Getariako Alondegian. Gidatzailea: Uxue Alberdi.

maiatza 31 12

Argi-itzalen neurria Bilbon

Xabier Artolaren Argi-itzalen neurria ipuin liburuaz mintzatuko dira maiatzaren 31n (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Gidaria: Beñat Sarasola.

maiatza 31 12

Espektroak, Mitxelko Uranga

Mitxelko Urangak Espektroak, Euskaldunak Europan saiakera aurkeztuko du maiatzaren 31n (osteguna) 12:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

maiatza 31 12

Biktimari agurka, Fito Rodriguez

Fito Rodriguezek Biktimari agurka liburua aurkeztuko du maiatzaren 31n (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Utriusque Vasconiae.

Agenda

Efemerideak

Kritikak