Urr 04 12
Mikel Elorzaren hitzaldia
Mikel Elorzak “Lp bat poema” hitzaldia egingo du urriaren 4an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Florida parkeko kultur etxean.
Urr 04 12
Mikel Elorzak “Lp bat poema” hitzaldia egingo du urriaren 4an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Florida parkeko kultur etxean.
Urr 04 12
Pello Lizarralderen Orbanak nobela aztertuko dute urriaren 4an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Urr 04 12
Bulkada poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Jon Benitok urriaren 4an (osteguna) 19:30ean Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Urr 04 12
Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburuaz mintzatuko dira urriaren 4an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Urr 04 12
Asier Huegunek eta Gari Udabek Kolonbian bahituta kronika liburua aurkeztuko dute urriaren 8an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr 04 12
Scanner liburuko zazpi poema galegora itzulirik bidali dizkigu Ricardo Pichel Gotérrezek, aurreneko bi poemak (1977ko urriko gau bat eta Terra Nova) eta bost gehiago; lehendik ere ingelesez emanak badira liburu bereko lau pieza. Bestalde, Leire Bilbaoren Ezkatak bildumako poemak katalanez, galegoz, espainolez, italieraz, alemanez eta ingelesez dauzkazu.
Urr 03 12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz berba egingo dute urriaren 3an (asteazkena) 19:30ean Durangoko udal liburutegian.
Urr 03 12
Joxe Azurmendik Barkamena, kondena, tortura saiakera aurkeztuko du urriaren 3an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar dendan.
Urr 03 12
2004ko urrian Larrabetzun sortutako Literatura Eskolak 2012-13 ikasturteko egitaraua ezagutzera eman du. Bederatzigarren edizio honetan Txillardegiri buruzko Markos Zapiainen hitzaldia iragarriz apaindu dute kartela. Urriaren 27an (larunbata) Hendaian abiatuko dira eskolak, Joseba Sarrionandiak egindako itzulpenen inguruan. Hurrengo hilabeteetako gaiak izango dira: Txillardegi (azaroan Donostian), itzultzaile aitzindariak (abenduan Oreretan), gure literatura erdaretan (urtarrilean Zarautzen), genero eta nazio identitateak antzerkian (otsailean Gasteizen), migrazioa euskal literaturan (martxoan Durangon), Amaia Ezpeldoi pertsonaia (apirilean Iruñean) eta John Cheever (maiatzean Bibon).
Urr 02 12
Bertol Arrietak Alter ero ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.
Urr 01 12
Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz ariko dira urriaren 1ean (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Ira 28 12
Itxaro Bordak Boga boga nobelaz jardungo du irailaren 28an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Ira 27 12
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelaz solas egingo dute irailaren 27an (osteguna) 19:30ean Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean.
Ira 27 12
Ramon Saizarbitoriaren Martutene nobelaz jardungo dute irailaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Ira 27 12
Goizean ispiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, igarriko duzu alter ego-a zuregandik askatu egin dela eta bere kabuz ibiltzen hasi dela. Bertol Arrietaren Alter ero liburu berriko ipuinetako lagunak durduza suerte batek hartu ditu, zorabioaren mugan daude, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik. Ur Apalategi lagun duela, urriaren 2an (asteartea) 11:00etan Donostiako udal liburutegi zaharrean aurkeztuko du liburua Bertol Arrietak.