Urr
29
12
William Shakespeareren Hamlet eta Jonathan Swiften Guilliverren bidaiak liburuen itzulpen berrituak aurkeztuko ditu Elkarrek urriaren 29an (astelehena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.
Urr
27
12
Aiora Jakak Joseba Sarrionandiaren itzulpenak hitzaldia egingo du Literatura Eskolan urriaren 27an (larunbata) 10:00etan Urruñako Xaia ostatuan.
Urr
25
12
Toni Morrisonen Maitea nobelaz mintzatuko dira urriaren 25ean (osteguna) 19:30ean Lizarrako udal liburutegian.
Urr
25
12
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburua aztertuko dute urriaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.
Urr
24
12
Idazle batek beste bati kartzelatik ihes egiten lagundu dionez geroztik atzerrian bizi da, lanbiderik gabe, herritik urrun, lehen jori sortzen zitzaizkion istorioak asmatzeko ezindurik. Mikel Antzaren Atzerri nobela berriak literatura, kartzela, ihesa, exilioa, klandestinitatea eta amodioa ditu ardatz nagusiak. Bigarren nobela honetan Mikel Antzak idazle berri bat deskubrituko du: bere baitan isil eta gordean ibilitakoa, behinola ihes egin zuena eta ordutik itzultzeko ahaleginean ari dena. Susa argitaletxeak urriaren 30ean aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizu sarean.
Urr
23
12
Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak ipuin liburuaz berbetan egingo dute urriaren 23an (asteartea) 20:00etan Algortako Aldai patronatuan.
Urr
23
12
Aingeru Epaltza Mailuaren odola eta Izan bainintzen Nafarroako errege bere nobelez mintzatuko da urriaren 23an (asteartea) 18:00etan Baionako Mediatekan.
Urr
23
12
Carmen Gisasolaren Gaur zortzi nobela aurkeztuko du Alberdaniak urriaren 23an (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr
19
12
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz ariko dira urriaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Urr
19
12
Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobela izango dute mintzagai urriaren 19an (ostirala) 19:00etan: Iruñeko Euskaldunon Biltokian.
Urr
19
12
Jamaica Kincaiden Nire amaren autobiografia eta Herman Melvilleren Benito Cereno eta Billy Budd, marinela nobelak aurkeztuko dituzte Literatura Unibertsala bilduman urriaren 19an (ostirala) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Urr
19
12
Sechu Senderen Made in Galiza ipuin liburua aurkeztuko du Txerra Rodriguezek urriaren 19an (ostirala) 11:30ean Bilboko Elkar aretoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Urr
18
12
Andrej Longoren Hamar ipuin liburua aztertuko dute urriaren 18an (osteguna) 20.00etan Gasteizko Florida parkeko kultur etxean.
Urr
18
12
Itxaso Martinen Ni, Vera nobelari buruz solas egingo dute urriaren 18an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urr
18
12
Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira urriaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu-dendan.
