Aza 09 12

Twist Iruñean

Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute azaroaren 9an (ostirala) 19:00etan Txantreako Euskaldunon Biltokian.

Aza 08 12

Hodeien adorea Tolosan

Hodeien adorea nobelaz mintzatuko da Yoseba Peña azaroaren 8an (osteguna) 19:00etan Tolosako Bonberenean.

Aza 08 12

Ezer ez Basaurin

Janne Tellerren Ezer ez liburuari buruz ariko dira azaroaren 8an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Aza 08 12

Ez zuten erantzun, Oier Santos

Oier Santosek Ez zuten erantzun nobela aurkeztuko du azaroaren 8an (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Argitaletxea: Erein.

Aza 08 12

Katalina Eleizegiren Gaine

Antzerki obra berezi bat digitalizatu dugu aste honetan, Katalina Eleizegiren hirugarrena: Gaine, 1929ko urtarrilean idazten amaitua eta El Dia egunkarian argitaratua 1932ko otsaila eta apirila bitartean. Gaine izeneko emakumezko gaztea du protagonista. Eta honelako oharrarekin abiatzen da: “Antzerki hau hemendik berrogeiren bat urtera [1970 inguruan] gertatuko balitzateke lez antzeztuko da, irudimenak garai haietan izan litezkeen erako jantzi eta tresnak sortuz”. Obrak dituen hiru ekitaldietatik lehendabizikoa Europa barreneko hotel batean jokatzekoa da. Amodioa, gerra, politika, suizidioa, oinordetza… gai ugari lantzen ditu.

Aza 07 12

Lotsaizuna Durango

J.M. Coetzeeren Lotsaizuna nobela aztertuko dute azaroaren 7an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Aza 06 12

Lasagabasterrekin hizketan

Utriusque Vasconiae argitaletxeak Jesus Mari Lasagabasterrekin hizketan liburua aurkeztuko du azaroaren 6an (asteartea) 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian.

Aza 04 12

Des Egiten Bilbon

Ione Gorostarzuren Des Egiten poema liburuaz mintzatuko dira azaroaren 4an (igandea) eguerdiko 12:00etan Bilboko Skolastikan.

Aza 02 12

Egin egunkariko kritikak

Armiarma atariko Kritiken hemerotekara 77 kritika gehiago ekarri ditugu aste honetan, Egin egunkarian argitaratu izan zirenak 1978-1998 bitartean. Kritiken biltze proiektu hau abian ipini genuenetik izan dugun hutsuneetako bat izan da Egin xehetasunez arakatu eta literatur liburuei buruz egindako iruzkinak digitalizatzea. Ahaleginduko gara aurrerantzean beste gabezia batzuk ere estaltzen.

Urr 31 12

Kezka bat gutxiago Donostian

Urtzi Urkizuk Kezka bat gutxiago liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urriaren 31n (asteazkena) 19:30ean Donostiako Kaxildan.

Urr 30 12

Autopsiarako frogak Las Carrerasen

Autopsiarako frogak liburuko gaiaren inguruan Koldo Izagirrek hitzaldia egingo du urriaren 30ean (asteartea) 19:30ean Las Carrerasko udal aretoan.

Urr 30 12

Aulki jokoa Andoainen

Uxue Alberdiren Aulki jokoa nolaz ariko dira urriaren 30ean (asteartea) 19:00etan Andoaingo udal liburutegian.

Urr 30 12

Sarrionandiaren Narrazio guztiak Arrasaten

Joseba Sarrionandiaren Narrazio guztiak liburua hizpide izango dute urriaren 30ean (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Urr 30 12

Atzerri, Mikel Antza

Mikel Antzaren Atzerri nobela berria aurkeztuko du Susa argitaletxeak urriaren 30ean (asteartea) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan.

Urr 29 12

Orbanak Donostian

Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz solas egingo dute urriaren 29an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak