Abe 16 12
Haien bihotzen taupadak gara Ataunen
Gotzon Barandiaranek “Haien bihotzen taupadak gara” irakurraldia egingo du Bide Ertzean Triorekin abenduaren 16an (igandea) 19:00etan Ataungo antzokian.
Abe 16 12
Gotzon Barandiaranek “Haien bihotzen taupadak gara” irakurraldia egingo du Bide Ertzean Triorekin abenduaren 16an (igandea) 19:00etan Ataungo antzokian.
Abe 15 12
Karlos del Olmok “Euskal itzultzaile aitzindariak” hitzaldia egingo du Literatura Eskolan abenduaren 15ean (larunbata) 10:00etan Oreretako Mikelazulon.
Abe 14 12
Mikel Antzaren Atzerri nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 14an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Abe 13 12
Unai Elorriagarekin Londres kartoizkoa da nobelaz ariko dira abenduaren 13an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Abe 13 12
Sean O’Casey (1880-1964) antzerkigile irlandarra, familia oso apalekoa zen; Seanek sei urte zituela hil zitzaien aita hamahiru anai-arrebei. Conradh na Gaeilge elkarteko kide egin zen 1906an, Herritarren Armadako idazkari nagusi izendatu zuten 1914n, eta 1917tik aurrera (Thomas Ashe adiskidea gose greban hil zenez gero) idazle bilakatu zen. Euskaraz obra bakarra daukagu, 2003an Zubizabal aldizkarian itzulia: Libra bat kobratu nahi dut (1939), orain digitalizaturik eskaintzen dizuguna: Jerry eta Sammy posta bulegora sartu dira libra baten bila. O’Casey hil eta berehala, haren bizitzan oinarritutako filma errodatu zuten Jack Cardiff and John Ford-ek 1965ean: Young Cassidy.
Abe 12 12
Itxaro Bordarekin Boga boga nobelaz mintzatuko dira abenduaren 12an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Abe 12 12
Patxi Zubizarretarekin Joan nobelaz jardungo dute abenduaren 12an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Abe 11 12
Miren Agur Meaberen Zazpi orduak liburuaz jardungo dute abenduaren 11n (asteartea) 19:30ean Las Carrerasko Haritzalde aretoan.
Abe 11 12
Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburuari buruz ariko dira abenduaren 11an (asteartea) 19:00etan Baztanen, Anizko elkartean.
Abe 11 12
Itxaro Bordaren Ezer gabe hobe nobelaz solas egingo dute abenduaren 11n (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.
Abe 11 12
Euskal prosa aztertuz / Kritiko berrien ahotsa liburua aurkeztuko du Utriusque Vasconiae argitaletxeak abenduaren 11n (asteartea) 11:00etan Gasteizko Letren Fakultatean.
Abe 10 12
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz berba egingo dute abenduaren 10ean (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxean.
Abe 05 12
Leire Bilbaorekin Scanner poema liburuaz berba egingo dute abenduaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.
Abe 05 12
Sechu Sendek Made in Galiza liburua aurkeztuko du abenduaren 5ean (asteazkena) 19:00etan Derioko Birikan.
Abe 04 12
Max Aub abangoardiako antzerki idazletzat jotzen da (Botila bat, 1924; Mesfidati miresgarria, 1924; Zekenkeriaren ispilua, 1927; eta abar), nahiz eta nobelak eta poema liburu eder askoak ere idatzi zituen, adibidez: Labirinto magikoa, sei nobelaz osatutako saila (1943-1968), Espainiako gerrari eta exilioari buruzkoa. Duela bederatzi urte Zubizabal aldizkarian euskaraturik agertutako Konkordia plazako hitzaldia monologoa eskaintzen dizugu, honela aurkezturik datorrena: ekintza gaur bertan gertatzen da Parisko Konkordia plazan, 1950eko urriaren 7an. Truman jauna oholtzetako batean dago; bestean Stalin jauna, bere aurkaria. Plazaren erdian batetik bestera dabil Astakirten Handia hizketan.