Abe
27
12
Pio Barojak 1911n idatzitako antzezlana da Agur, bohemia! (Adiós a la bohemia), Ramon eta Trini maitale izandakoen arteko solasaldia taberna batean. 1923an estreinatu zen Cervantes Antzokian; Piok egunkaria irakurtzen ari den agurearen papera jokatu zuen eta bere anaia Rikardok tabernako morroiarena. Urte batzuk geroago, Pablo Sorozabalek opera txiki bat egin nahi zuen eta, Barojak libretorako moldaketa eginik, musika paratu zion; 1933an jokatu zen lehen aldiz Madrilgo Calderon Antzokian.
Abe
26
12
Sinplistak poema liburuari buruz mintzatuko da Hedoi Etxarte abenduaren 26an (asteazkena) 20:00etan Zigoitiko liburutegian.
Abe
26
12
Eric Dicharryk errezitaldia egingo du abenduaren 26an (asteazkena) 19:30ean Oreretako Mikelazulon.
Abe
21
12
Mussche nobelaren irakurraldia egingo dute Kirmen Uribek, Ander Lipusek eta Miren Gaztañagak abenduaren 21ean (ostirala) 22:00etan Ondarroako Kafe Antzokian. Musika: Asier Ituarte.

Abe
21
12
Kirmen Uriberekin Mussche nobelari buruz solasean ariko dira abenduaren 21ean (ostirala) 16:00etan Baionako Elkar dendan.

Abe
20
12
Katherine Mansfielden Lorategiko festa liburua aztertuko dute abenduaren 20an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Abe
20
12
Oier Guillanen Herio heroi antzerki liburua aztertuko dute abenduaren 20an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Abe
20
12
Xabier Soubelet Oroitzirriak liburu berriaz mintzatuko da abenduaren 20an (osteguna) 18:00etan Baionako Euskal Museoan.
Abe
20
12
J.K. Rowlingen Eserleku hutsa nobela aurkeztuko dute abenduaren 20an (osteguna) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Abe
20
12
Itxaso Araquek Damutzen ez direnak nobela aurkeztuko du abenduaren 20an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Abe
19
12
Erik Satie (1866-1925) musikari eta pianista frantsesaren komedia liriko surrealista bat da Medusaren azpijokoa, 9 eszenaz egituratua, 1913an idatzia (martxoan testua, ekainean musika) eta liburuan 1921ean argitaratua, Georges Braque pintorearen hiru xilografia kubistaz apaindurik. Komedia honen emanaldi oso berezi bat izan zen 1948ko udan Ipar Carolinako Black Mountain College-n: John Cagek jo zuen musika, Willem de Kooningek diseinatu zuen oholtza, Buckminster Fuller izan zen Medusa Baroia eta Elaine de Kooning izan zen Frisette, tximino mekanikoaren dantzak Merce Cunninghamek egin zituen, eta Arthur Pennek zuzendu zuen antzezlana.
Abe
18
12
Mussche nobelari buruz mintzatuko da Kirmen Uribe abenduaren 18an (asteartea) 20:00etan Gasteizko Florida kultur etxean.

Abe
18
12
Joxe Belmonteren Marina Suredaren amets urratuak nobelaz ariko dira abenduaren 18an (asteartea) 19:30ean Hernaniko udal liburutegian.
Abe
18
12
Harkaitz Canoren Twist nobela hizpide izango dute abenduaren 18an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Abe
18
12
Rikardo Arregik Bitan esan beharra poema liburua aurkeztuko du abenduaren 18an (asteartea) 11.00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Alberdania.