Urt 17 13

Ez naiz ni Larrabetzun

Karmele Jaiok Ez naiz ni ipuin liburuaz jardungo du urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.

Urt 17 13

Paradisua Markinan

Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburuaz berba egingo dute urtarrilaren 17an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urt 16 13

Vladimir Nabokov Miarritzen

Zortzi urte zituela izan zen Nabokov lehen aldiz Miarritzen, 1907ko oporretan, eta bi urte geroago bigarrenez, 1909ko abuztuan. Hain berezia izan zen uda hura, ezen Lehen amodioa izenburua ipini baitzion Miarritzeko ipuinari, 1948an The New Yorker aldizkarian argitaratua eta ondoren 1951n Speak, Memory oroitzapenen liburuan. Jasone Larrinagak itzulpena bidali digu, eta halatan euskaraz estreinakoz irakurriko duzu Nabokoven kontakizun bat, Colette neskatila gomutatzen duena. Nabokovi sasoi hartan irakatsi zion hondartzako baigneur baten laguntzaile lepokerrak euskaraz miserikoletea esaten zaiola lepidopterari.

Urt 15 13

Harkaitz Canoren hitzaldia Bilbon

Harkaitz Canok hitzaldia egingo du urtarrilaren 15ean (asteartea) 19:30ean Bilboko Barrenkaleko Modesto tabernan.

Urt 14 13

Ezer ez Igorren

Janne Tellerren Ezer ez nobelaz ariko dira urtarrilaren 14an (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxea.

Urt 10 13

Garbiketa Basaurin

Sofi Oksanenen Garbiketa nobela aztertuko dute urtarrilaren 10ean (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxea.

Urt 10 13

Larzabal hil zela 25 urte

1988ko urtarrilaren 11n hil zen Piarres Larzabal, euskal teatrogile handienetakoa, hogeitaka antzerki obraren idazlea. Haren obra osoa Piarres Xarritonek bildu zuen zazpi liburukitan, besteak beste: Nork hil du Oihanalde? (1950), Etxahun (1951), Bordaxuri (1952), Herriko botzak (1956), Mugari tiro (1959), Ibañeta (1968), Matalas (1968). Kontakizun eta hitzaldiez gainera, kronika oso biziak dira Larzabalen Oroitzapenak, 1922tik 1979 bitartekoak. Denak batuta dituzu Armiarma atariko Klasikoen Gordailuan.

Urt 09 13

Hormako paper horia Durangon

Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia liburuaz jardungo dute urtarrilaren 9an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Urt 08 13

Autokarabana Zumaian

Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz solas egingo dute urtarrilaren 8an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Urt 05 13

Errezitaldia Donostian

Haizea Arregik eta Gorka Setienek poesia errezitaldia egingo dute urtarrilaren 5ean (larunbata) 19:30ean Donostiako Kaxildan.

Urt 05 13

Beneten Lehenengo alegia

Espainiako literaturako XX. mendearen bigarren erdialdeko idazle nagusienetako bat, hainbat idazleren narrazio estiloan eragina izan zuen Juan Benetek, duela 20 urte, 1993ko urtarrilaren 5ean zendu zenak. Madrilen jaiotako idazlea Región izeneko eskualdean kokaturiko bere eleberriengatik ezaguna bada ere, baditu zenbait ipuin eta alegi bilduma ere. Horietako laburtxo bat, Lehenengo alegia izenekoa, Jon Kortazarrek euskaratu zuen 1982an eta Idatz & Mintz aldizkariaren 3-4 zenbakian argitaratu.

Urt 04 13

Makina antzezlanaren irakurraldia

Joxemi Zumalabe hil zela hogei urte beteko dira urtarrilaren 12an. Haren omenez hainbat ekitaldi izango dira datorren astean, eta horien artean Makina antzezlanaren irakurraldia urtarrilaren 11n (ostirala) 19:00etan Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean. Makina antzezlana Jose Anjel Eizmendik, Antton Santamariak eta Joxemi Zumalabek idatzi zuten, 1967ko uztailaren 24an taularatu zen eta Kriseluk argitaratu zuen 1969an. Obra labur horren irakurraldian parte hartuko dute, besteak beste, 1967an antzezle izan ziren lagunetatik hiruk: Antton Santamariak, Luis Gorrotxategik eta Rafa Egigurenek. Bide batez, Joxemi Zumalaberi buruz Lorea Agirrek 2003an idatzi zuen Ipurtargiaren itzal luzea liburua paratu dugu sarean.

Abe 28 12

Atzerri Ean

Mikel Antzaren Atzerri nobelari buruz solas egingo dute abenduaren 28an (ostirala) 19:30ean Eako HEA elkartean.

Abe 27 12

Errezitaldia Gasteizen

Rikardo Arregik, Karmele Jaiok eta Patxi Zubizarretak “Negua Gasteizen” errezitaldia egingo dute abenduaren 27an (osteguna) 19:30ean Gasteizko Bibat museoan. Musika: Mikel Urdangarin.

Abe 27 12

Birjinak Getarian

Irene Nemirovskiren Birjinak nobelaz jardungo dute abenduaren 27an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak