Urt 25 13
Gorde nazazu lurpean Iruñean
Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.
Urt 25 13
Ramon Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean ipuin liburuaz solas egingo dute urtarrilaren 25ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Biltokin.
Urt 24 13
Pablo Sastreren Gauzen presentzia liburua aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Urt 24 13
Andrej Longoren Hamar ipuin liburuari buruz solas egingo dute urtarrilaren 24an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.
Urt 24 13
Alessandro Bariccoren Zeta nobela aztertuko dute urtarrilaren 24an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Urt 24 13
Jeinu bat izan zen Denis Diderot. Drama burgesaren sortzailea, nobelagile berritzailea (Jacques le fataliste et son maître), saiogile aparta eta Encyclopédie erraldoiaren arduraduna. Urriaren 5ean beteko dira 300 urte Diderot jaio zela eta Frantzian ekitaldi ugari izango dira urte osoan. Iñaki Iñurrietak lau ipuin itzuli zituen 1995ean Hau ez da ipuina izenburupean (duela lau urte eman genituen sarean). Orain Pedro Diez de Ultzurrunek euskaratutako Teosofoak (“menturaz filosofia mota denik eta bitxiena”) digitalizatu dugu, 1998an argitaratua. Saiatuko gara urrian ekartzen Rameauren iloba nobela elkarrizketazkoa eta satirikoa, Joxan Elosegik 2005ean itzulia.
Urt 23 13
Patxi Zubizarretaren Hiru gutun Iruñetik nobelaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte euskaltegian.
Urt 23 13
Iban Zalduaren Idazten ari dela idazten duen idazlea ipuin liburuaz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:30ean Las Carrerasko Haritzalde aretoan.
Urt 23 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuari buruz ariko dira urtarrilaren 23an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Urt 23 13
Garazi Kamioren Beste norbaiten zapatak ipuin liburua aztertuko dute urtarrilaren 23an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Urt 19 13
Lutxo Egiak “Ibaian gora izokinak bezala” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 19an (larunbata) 12:30ean Bilboko Kafe Antzokian.
Urt 19 13
Txomin Peillenek Jon Mirande olerkaria liburua aurkeztuko du urtarrilaren 19an (larunbata) 10:30ean Mauleko Herriko Etxean.
Urt 19 13
Elizabete Manterolak “Gure literatura erdaretan” hitzaldia egingo du Literatura Eskolan urtarrilaren 19an (larunbata) 10:00etan Zarauzko liburutegian.
Urt 18 13
Hedoi Etxartek Sinplistak poema liburua aurkeztuko du Iñigo Astizekin eta Angel Errorekin batera, urtarrilaren 18an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Hormiga Atómican.
Urt 18 13
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz berba egingo dute urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.

Urt 18 13
Ainara Maiak Chansons d’amour poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du urtarrilaren 18an (ostirala) 19:30ean Irungo Kabigorri ateneoan.