Mar
15
13
Japoniako literatura proletarioa deitutakoaren idazle behinena da Takiji Kobayashi. Obra laburreko idazlea –29 urte zituela hil zuten torturaturik–, langile klaseak eta mugimendu obrero eta komunistak 1920ko hamarkadan bizi izan zituenak kontatzen ditu bere literaturak. Japoniako historian data lazgarria da 1928ko martxoaren 15a; egun hartan hasi eta hilabete batzuetan milaka lagun atxilotu zituzten, torturatu eta, epaiketa luze baten ondoren, zigor gogorrak ezarri. Senki (Bandera Gorria) aldizkarian 1928-03-15 kontakizuna argitaratu zuen Kobayashik, gertakari haiek azaltzen. Hiromi Yoshidak ekarri du euskarara, ez ingelesez, ez espainolez, ez frantsesez aurki ez daitekeen lana.
Mar
14
13
Joan Aldamizetxebarriak Uraren aroak poema liburua aurkeztuko du martxoaren 14an (osteguna) 19:15ean Bilboko Elkar aretoan. Argitaletxea: Beta.
Mar
14
13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz berba egin dute martxoaren 14an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.
Mar
14
13
Iñaki Irasizabalek Bizkartzainaren lehentasunak nobela aurkeztuko du martxoaren 14an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar
13
13
Aitor Aranaren Sacamantecas nuen aita nobela aztertuko dute martxoaren 13an (asteazkena) 19:00etan Trapagarango Olaso jauregian.
Mar
13
13
Janne Tellerren Ezer ez nobelaz ariko dira martxoaren 13an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.
Mar
12
13
Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz mintzatuko dira martxoaren 12an (asteartea) 19:00etan Andoaingo liburutegian.
Mar
12
13
Mikel Antzaren Atzerri nobelaz solas egingo dute martxoaren 12an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Foronda kultur etxean.

Mar
11
13
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobela izango dute mintzagai martxoaren 11n (astelehena) 19:00etan Igorreko kultur etxea.
Mar
11
13
Karmele Jaioen Zu bezain ahul ipuin liburuaz ariko dira martxoaren 11n (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Mar
09
13
Arrate Egañaren Paradisua ipuin liburua aztertuko dute martxoaren 9an (larunbata) 16:00etan Bermeoko liburutegian.
Mar
08
13
“Bizenta Mogel (1782-1854) andre argi baten ikurrak” hitzaldia eskainiko du Yolanda Arrietak martxoaren 8an (ostirala) 20:00etan Eako udaletxean.
Mar
08
13
Alain-Fournierren Meaulnes handia nobela aurkeztuko du Monika Etxebarriak martxoaren 8an (ostirala) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar
08
13
Garazi Goiak Txartel bat (des)herrira nobela aurkeztuko du martxoaren 8an (ostirala) 10:30ean Donostiako Elkar aretoan eta 18:00etan Segurako kultur etxean.
Mar
07
13
Mircea Cartarescuren Erruletazalea kontakizunaz ariko dira martxoaren 7an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.