Mar 22 13
Mussche Iruñean
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz ariko dira martxoaren 22an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokian.

Mar 22 13
Kirmen Uriberen Mussche nobelaz ariko dira martxoaren 22an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokian.

Mar 21 13
Sergi Pamiesen Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu ipuin liburua aztertuko dute martxoaren 21ean (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Mar 21 13
Adolfo Arejitak Ludi honen bestaldez izenburupean Lauaxetaren olerki liburua aurkeztuko du martxoaren 21ean (osteguna) 19:00etan Mungiako Torrebillela kultur etxean.
Mar 21 13
Pello Lizarralderekin Orbanak nobelaz berbetan jardungo dute martxoaren 21ean (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Mar 21 13
Mikel Tabernak Alkasoroko Benta nobela berria aurkeztuko du martxoaren 21ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegi zaharreko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Mar 20 13
Goiatz Labandibarrek Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak ipuin liburua aurkeztuko du martxoaren 20an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Mar 20 13
Mikel Tabernak martxoaren 21ean nobela berria aurkeztu aurretik osorik eskaintzen dizugu sarean. Denetik saltzen da Alkasoroko Bentan, eskuinean baitauka denda eta ezker aldean taberna; beraz, handik igarotzen dira herriko biztanle guztiak, orain ez bada gero. Bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua. Gaztetan 1975eko garaiak bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak: lehen sexu jolasak, unibertsitatea, kontzientzia politikoa, ikurrina, gurdia zibilak…
Mar 19 13
Leire Bilbaok Scanner errezitaldia eta solasaldia egingo ditu martxoaren 19an (asteartea) 18:30ean Lazkaoko Gerriko txokoan.
Mar 19 13
Irene Nemirovskiren Birjinak nobela aztertuko dute martxoaren 19an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Mar 18 13
Rikardo Arregiren Bitan esan beharra poema liburuaz mintzatuko dira martxoaren 18an (astelehena) 19:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Mar 16 13
Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du Miren Agur Meabek martxoaren 16an (larunbata) 12:00etan Mauleko liburu azokan.
Mar 16 13
Gotzon Barandiaranek “Migrazioa euskal literaturan” hitzaldia egingo du Literatura Eskolan martxoaren 16an (larunbata) 10:00etan Durangoko liburutegian.
Mar 15 13
Anjel Lertxundik eta Antton Valverdek Hiru eleak: Lizardi, Lauaxeta, Lete errezitaldia egingo dute martxoaren 15ean (ostirala) 20:30ean Tolosako Topic-en.
Mar 15 13
Karmele Jaioren Ez naiz ni ipuin liburuaz berba egingo dute martxoaren 15ean (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Mar 15 13
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobelaz ariko dira martxoaren 15ean (ostirala) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean.