Api 19 13
Harkaitz Canorekin solasean Bilbon
Harkaitz Canorekin solas egingo dute apirilaren 19an (ostirala) 18:30ean Bilboko Alondegian.
Api 19 13
Harkaitz Canorekin solas egingo dute apirilaren 19an (ostirala) 18:30ean Bilboko Alondegian.
Api 19 13
Gaur 40 urte dira Eustakio Mendizabal “Txikia” tiroz hil zutela Algortan. Itsasondon jaio zen 1944n eta 28 urte zituela hil zuten 1973ko apirilaren 19an. Galduta ez dauden Txikiaren bertso eta olerkiak bildu zituen Jon Arano poetak 1992an eta Hitz etena liburuan argitaratu zituen, hitzaurre argigarri batekin. Bilduma hura osorik paratu dugu orain sarean. Baina tamalez, Txikiak klandestinitatean idatzitako poema guztiak aurkitzeko lana oraindik betetzeko dago.
Api 18 13
Jon Alonsorekin Zintzoen saldoan nobelari buruz ariko dira apirilaren 18an (osteguna) 20:00etan Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Api 18 13
Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute Miren Agur Meaberekin apirilaren 18an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Api 18 13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute apirilaren 18an (osteguna) 19:30ean Zarauzko Garoa liburu dendan.

Api 18 13
Leire Bilbaorekin Scanner poema liburuaz ariko dira apirilaren 18an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Api 17 13
Kathleen Winter-en Annabel nobela aurkeztuko du Josu Zabaletak apirilaren 17an (asteazkena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.
Api 17 13
Karlos Linazasorok Versus liburua aurkeztuko du apirilaren 17an (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Elkar.
Api 17 13
Ray Bradburyren liburuak irakurriz zaletu zen Mayi Pelot zientzia fikziozko literaturara. Gero Isaac Asimov, Stanislaw Lem, Philip K. Dick. Eta halaxe ekin zion berak ere idazteari eta Maiatz aldizkarian lehen aletik hasita ipuinak argitaratzeari 1982an. Ondoren iritsi zen estreinako kontakizun liburua: Biharko oroitzapenak, 1985eko urrian plazaratua eta orain sarean osorik eskaintzen dizuguna. Narrazio hauen harira, Itxaro Bordak eta Josu Landak Susa aldizkarian Mayi Peloti egindako elkarrizketa polit bat daukazu. Bi urte geroago Teleamarauna nobela ehundu zuen.
Api 16 13
Mussche nobelaz berbetan egingo dute Kirmen Uriberekin apirilaren 16an (asteartea) 19:30ean Las Karreraseko Haritzalde Enparantzan.

Api 16 13
Joxemari Iturraldek Rasputin eta San Petersburgoko gauak nobela aurkeztuko du apirilaren 16an (asteartea) 11:00etan Udal Liburutegiko sotoan.
Api 15 13
Lourdes Oñederrak Intemperies nobela berria aurkeztuko du apirilaren 15ean (astelehena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
Api 14 13
Gutun Zuria jardunaldietan mintzatuko dira apirilaren 14an (igandea) Bilboko Alondegian, Iban Zaldua 18:30ean eta Eider Rodriguez 20:00etan.
Api 12 13
Harkaitz Canoren Twist nobelaz jardungo dute apirilaren 12an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Api 11 13
Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da nobelaz mintzatuko dira apirilaren 11n (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.