Api 25 13
Elkartasun basatia, Oier Guillan
Oier Guillanek Elkartasun basatia poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 25ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 25 13
Oier Guillanek Elkartasun basatia poema liburu berria aurkeztuko du apirilaren 25ean (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Api 25 13
Ian McEwanen Hoben-ordaina nobela aurkeztuko du Xabier Olarrak apirilaren 25ean (osteguna) 10:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Igela.
Api 24 13
Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobelaz berba egingo dute apirilaren 24an (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarten.
Api 24 13
Harkaitz Canoren Twist nobelaz ariko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Iurretako liburutegian.

Api 24 13
Xabier Etxaberen Lurtarra da begiratua nobela aztertuko dute apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.
Api 24 13
“Norbanakoaren eta taldearen arteko harremanari buruzkoak dira Elkartasun basatia liburuko poemak” adierazi du Oier Guillanek. “Tentsio hori sortzailea izaten da, batzuetan talka, beste batzuetan gatazka, baina baita ere maitasun adierazpena, elkartasun basatia”. Ostegunean jendaurrean aurkeztu aurretik, Elkartasun basatia osorik eskaintzen dizugu sarean. Poesiazko liburu bat da, baina teatroak bustita datorrena; pieza asko partiturak balira bezala konposaturik daude, interpretatuak izateko moduan ahotsez edo gorputzez. Lehen errezitaldia Donostian egingo du maiatzaren 9an, ondoren Larrabetzun ekainaren 1ean eta Oreretan ekainaren 7an.
Api 23 13
Harkaitz Canok Twist nobela aurkeztuko du apirilaren 23an (asteartea) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.

Api 23 13
Rikardo Arregiren Bitan esan beharra poema liburua aztertuko dute apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Api 20 13
Daniel Landart eta Eñaut Etxamendi idazleekin solas egingo dute apirilaren 20an (larunbata) 14:30ean Miarritzeko Mediatekan.
Api 20 13
Itxaro Bordak sortutako Amaia Ezpeldoi pertsonaia nobeleskoaz hitzaldia egingo du Iratxe Retolazak Literatura Eskolan apirilaren 20an (larunbata) 10:00etan Txantreako Biltokian.
Api 19 13
Karmele Jaiok Ez naiz ni ipuin liburua aurkeztuko du apirilaren 19an (ostirala) 20:00etan Bartzelonako Euskal Etxean.
Api 19 13
Jon Alonsorekin Zintzoen saldoan nobelaz solas egingo dute apirilaren 19an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko-Maldikon.
Api 19 13
Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobelaz jardungo dute apirilaren 19an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Api 19 13
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz ariko dira apirilaren 19an (ostirala) 19:00etan Bilboko Skolastikan.

Api 19 13
Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobela aztertuko dute apirilaren 19an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokian.