maiatza 27 13
Damutzen ez direnak Donostian
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobela aztertuko dute maiatzaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.
maiatza 27 13
Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak nobela aztertuko dute maiatzaren 27an (astelehena) 19:30ean Donostiako liburutegi zaharreko sotoan.
maiatza 26 13
Edipotoa errezitaldia egingo dute Gorka Setienek eta Haizea Arregik maiatzaren 26an (igandea) 19:00etan Oreretako Mikelazulon. Musika: Mariano Hurtado. Irudiak: Nagore Legarreta.
maiatza 25 13
Harkaitz Canoren Twist nobela izango dute mintzagai maiatzaren 25ean (larunbata) 14.30ean Miarritzeko Mediatekan.

maiatza 25 13
Publikoari gorroto antzezlanarekin abiatuko da maiatzaren 31n Larrabetzun bosgarren Literaturia, Kale gorrian lemapean. Ekainaren 1ean Miren Agur Meabe, Lourdes Oñederra, Mariasun Landa, Garazi Goia eta Mikel Taberna idazleekin solasaldiak izango dira goizean, eta arratsaldean bi errezitaldi: Oier Guillanen Elkartasun basatia eta ondoren Jon Benitoren Ez haut abandonatuko (Bide Ertzean taldearekin). Ekainaren 2an itzulpengintzari buruzko mahai-ingurua izango da, baita ere Baxuko taldearen errezitaldia. Asteburuko musika emanaldiak: Goienetxe anaiak, Rafa Rueda, Anari eta Josu Bergara. Hemen duzu egitarau osoa xeheago.
maiatza 25 13
John Cheever idazleari buruzko hitzaldia egingo du Harkaitz Canok Literatura Eskolan maiatzaren 25ean (larunbata) 10:00etan Bilboko Alondegian.
maiatza 24 13
Amelie Nothomben Durduzaz eta dardaraz nobela aztertuko dute maiatzaren 24an (ostirala) 19:00etan Txantreako Biltokin.
maiatza 24 13
Lorenza Mazzetti Zerua gainbehera dator aztertuko dute maiatzaren 24an (ostirala) 19:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.
maiatza 23 13
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak hitzaldia egingo du maiatzaren 23an (osteguna) 20:30ean Baionako Gaztelu Berrian, Iker zentroan.

maiatza 23 13
Jon Benitok Ez zaitut abandonatuko errezitaldia egingo du maiatzaren 23an (osteguna) 20:00etan Alegiako kultur etxean. Musika: Bide Ertzean.
maiatza 23 13
Mussche nobelaz ariko dira Kirmen Uriberekin maiatzaren 23an (osteguna) 20:00etan Algortako Aldai Patronatuan.

maiatza 23 13
Bitsa eskuetan errezitaldia egingo du Miren Agur Meabek maiatzaren 23an (osteguna) 19:00etan Legutioko liburutegian.

maiatza 23 13
Karlos Linazasororen Bertan goxo nobelaz ariko dira maiatzaren 23an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
maiatza 23 13
Jon Arretxek 612 euro nobela aurkeztuko du maiatzak 23an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Erein.
maiatza 22 13
Literatura Unibertsala bilduman, Merce Rodoreda Ispilu hautsia eta Antonio Lobo Antunes Gauzen ordena naturala liburuak aurkeztuko dituzte maiatzaren 22an (asteazkena) 12:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.
maiatza 22 13
Sistema penalaren eta kartzelen kritika egin zuen Victor Hugok 1834an Claude Gueux nobelan, eta bidenabar heriotza zigorraren kontrakoa. Champagneko Saint Bernard abadia 1808an Clairvauxko kartzela bilakatu zen; han kokatu zuen Victor Hugok kontakizuna, benetako gertakarietan oinarriturik. Eta Zorion Zamakolak espetxe horrexetan preso zelarik euskaratu zuen Claude Gueux, 2007an Ataramiñek argitaratua eta orain osorik sarean eskaintzen dizuguna, Hugoren heriotza eguna gaur dela aitzakiatzat hartuta. Claude Gueux gose da, lanik ez dauka, lapurreta egin du; gogor kondenatu ondoren espetxean sartuko dute.