Eka 06 13
Mahai-ingurua Bilbon
Miren Agure Meabe, Karmele Jaio eta Mariasun Landa mahai-inguruan mintzatuko dira ekainarean 6an (osteguna) 19:30ean Bilboko Liburu Azokan. Gidaria, Goizalde Landabaso.
Eka 06 13
Miren Agure Meabe, Karmele Jaio eta Mariasun Landa mahai-inguruan mintzatuko dira ekainarean 6an (osteguna) 19:30ean Bilboko Liburu Azokan. Gidaria, Goizalde Landabaso.
Eka 06 13
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelaz ariko dira ekainaren 6an (osteguna) 19:30ean Lizarrako liburutegian.

Eka 06 13
Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia kontakizuna aztertuko dute ekainaren 6an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.
Eka 06 13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobela aztertuko dute ekainaren 6an (osteguna) 18:00etan Bilboko Foru Liburutegian.

Eka 06 13
Itxaso Araquerekin Damutzen ez direnak poema liburuaz berbetan jardungo dute ekainaren 6an (osteguna) 18:00etan Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Eka 06 13
Fermin Etxegoienek Zinegotzia nobela aurkeztuko du ekainaren 6an (osteguna) 11:30ean Bilboko Areatzan, Liburu Azokan.
Eka 05 13
Irene Nemirovskiren Dantzaldia nobelaz jardungo dute ekainaren 5ean (asteazkena) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.

Eka 05 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburuaz hizketan ariko dira ekainaren 5ean (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Eka 05 13
Jon Arretxek 612 euro nobela aurkeztuko du ekainaren 5ean (asteazkena) Iruñeko Liburu Azokan 12:00etan eta Bilboko San Frantziskoko kultur zentroan 20:00etan.
Eka 05 13
Itxaro Bordaren Boga, boga nobelaren irakurraldi publikoa eta etenik gabea egingo da ekainaren 5ean (asteazkena) 11:00etan hasita, Hendaiako Mediatekan.

Eka 05 13
1975eko ekainaren 5ean hil zen Gabriel Aresti. Poetak berak errezitaturik, hemen dituzu 12 poema entzuteko. Ezagunenak hauek dira: “Nire aitaren etxea” eta “Egia bat esateagatik” (Patxi Mujikak 1964an Donostian grabatuak), “Bilboko kaleak” eta “Gizonaren ahoa” (Jesus Mari Olanok 1967an Hernanin grabatuak).
Eka 04 13
Mikel Elorzak “Lp bat poema” hitzaldia egingo du ekainaren 4an (asteartea) 19:30ean Bilboko Zazpi Kaleetan, Modesto tabernan.
Eka 03 13
1963ko ekainaren 3an hil zen Nazim Hikmet poeta turkiarra. Bere bizitza eta idazletza militantzia politikoari estu lotuak joan ziren; Alderdi Komunistako kide, hainbat aldiz kartzelatu zuten. Azken espetxealdian 12 urte iragan ondoren, Varsovia eta Moskura alde egin zuen, eta han idatzi bere azken lanak. Hantxe hil zen, 62 urte zituela. Gabriel Arestik ekarri zion euskarari lehendabizikoz Hikmet, 1971n, Lau gartzelak liburua itzulita. Iñigo Aranbarrik ere poeta turkiarraren 12 poema euskaratu zituen, Susa argitaletxearekin kaier txiki batean 2007an plazaratuak. Horiez gain, poema solterik ere itzuli eta argitaratu denez, denak bildu ditugu.
Eka 02 13
Baxuko taldearen errezitaldia izango da ekainaren 2an (igandea) 17:00etan Literaturian, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
Eka 02 13
Egungo itzulpengintza literarioaz mahai-inguruan parte hartuko dute Iñigo Roquek, Bakartxo Arrrizabalagak, Joxemari Sestorainek eta Danele Sarriugartek ekainaren 2an (igandea) 11:00etan Literaturian, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.