Ira 26 13
Lagun izoztua Getarian
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelaz ariko dira irailaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Ira 26 13
Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelaz ariko dira irailaren 26an (osteguna) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Ira 26 13
Berrogei urte dira Pablo Neruda (irailaren 23an) eta W.H. Auden (irailaren 29an) hil zirela. Pablo Neruda txiletarraren poemen euskaratzaileak izan dira Gabriel Aresti, Santi Onaindia, Sabin Muniategi, Annie Etxeberri, Jose Luis Padron; eta W.H. Auden ingelesarenak Joseba Sarrionandia eta Juanjo Olasagarre. Azken honek Audenen poemen antologia zabal bat itzuli eta argitaratu zuen 1994an, eta sarean osorik emana dagoenez, asteon bilduma eder hori ezagutzeko gomendioa egiten dizugu.
Ira 25 13
Jon Alonsoren Zintzoen saldoan nobelaz berbetan egingo dute irailaren 25ean (asteazkena) 19:00etan Bediako liburutegian.

Ira 25 13
Jon Maiaren Riomundo nobela aztertuko dute irailaren 25ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Ira 21 13
Ipuin japoniarrak euskaraz Hiromi Yoshida eta Axen Eskaladaren eskutik irailaren 21ean (larunbata) 18:00etan Eako Eskolondo herri etxean.
Ira 20 13
Eduardo Galeanoren Ispiluak liburuaz jardungo dute irailaren 20an (ostirala) 20:00etan Iruñeko Zaldiko Maldikon.

Ira 20 13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela solasgai izango dute irailaren 20an (ostirala) 19:30ean Eako Eskolondo herri etxean.

Ira 20 13
Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaren irakurraldia egingo dute irailaren 20an (ostirala) 17:30etik aurrera Berako Toki Ona parkean.

Ira 19 13
Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina nobelaz mintzatuko dira irailaren 19an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.

Ira 18 13
Juan Mayorgaren Azken lerroko mutila antzerki lana aurkeztuko du Fito Rodriguezek irailaren 18an (asteazkena) 19:00etan Donostiako Elkar aretoan. Argitaletxea: Artezblai.
Ira 17 13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobela aztertuko dute irailaren 17an (asteartea) 19:30ean Las Karreras Haritzalde aretoan.
Ira 17 13
Jon Benitok eta Bide Ertzean Triok Ez zaitut abandonatuko emanaldia eskainiko dute irailaren 17an (asteartea) 19:30ean Bilboko BBK aretoan (Gran Vía kalea).
Ira 17 13
Euli-giro liburu berriko kontakizun bat eskaintzen dizu Uxue Alberdik aurrerapen gisa: Opariak. Urriaren 3an Donostian jendaurrean aurkeztuko duen Euli-giro ipuin sorta bederatzi narrazio durduzagarri eta ezustekoz osatuta etorriko da. Liburuko bigarrena duzu Opariak izeneko hau; mutilaren familiarengana bisitan doan neska haurduna da kontalaria eta protagonista.
Ira 12 13
Alice Munroren Zorion handiegia ipuin liburua aztertuko dute irailaren 12an (osteguna) 18:00etan Zumaiako Alondegian.
Ira 12 13
Venezuelako poeta ezagunenetako bat da Gustavo Pereira (1940). Hasi berritan Simbolo talde poetikoko kidea eta Trópico Uno aldizkariaren fundatzailea izan zen. Hogeitik gora poema liburu ditu argitaratuak: El libro de los somaris (1974), Vivir contra morir (1988), Escrito de salvaje (1993), Sentimentario (2004)… Idazkera doi eta zorrotzekoa, kezka zibilaren itzala oso nabaria da Pereiraren lanean. Jose Luis Otamendik hamabi poema euskaraturik ekarri dizkigu.