Urr 09 13
Harkaitz Canoren hitzaldia Arrasaten
Harkaitz Canok Kontakizuna eta katarsia hitzaldia egingo du urriaren 9an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Urr 09 13
Harkaitz Canok Kontakizuna eta katarsia hitzaldia egingo du urriaren 9an (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.
Urr 09 13
Guillaume Apollinairek 1913an argitaratutako Alcools poema liburuak modernotasunaren atea zabaldu zion XX. mendeko poesiari. Bostehun aleko tirada izan zuen eta arrakastarik ez; baina surrealistek goraipatu ostean, obra enblematikoa bihurtu zen literatura frantsesean. Alkoholak liburuak bi poema luze eta oso berezi ageri ditu, bat hasieran, bestea amaieran: Inguru (Zone) eta Ardantzila (Vendémiaire). Koldo Izagirrek bi poemak euskaraturik bidali dizkigu, sarrera argigarri batekin.
Urr 08 13
Kirmen Uriberekin Mussche nobelaz ariko dira urriaren 8an (asteartea) 19:00etan Eibarko liburutegian.
Urr 08 13
Mariasun Landarekin Festa aldameneko gelan liburuaz mintzatuko dira urriaren 8an (asteartea) 18:00etan Zumaiako Forondan.

Urr 07 13
Itxaro Bordaren Boga boga nobelaz ariko dira urriak 7an (astelehena) 17:00etan Igorreko kultur etxean.

Urr 07 13
Aiztoa eta arkatza liburua aurkeztuko du Irati Jimenezek urriaren 7an (astelehena) 11:30ean Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Txalaparta.
Urr 03 13
Juanjo Olasagarrek eta Laura Mintegik Euskal literatura eta gatazka mahai-inguruan parte hartuko dute urriaren 3an (osteguna) 20:00etan Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean.
Urr 03 13
Ainara Gorostitzuren Aldamenekoa liburuaz jardungo dute urriaren 3an (osteguna) 19:00etan Basauriko Pozokoetxe kultur etxean.

Urr 03 13
Uxue Alberdik Euli-giro ipuin liburu berria aurkeztuko du urriaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 03 13
Bederatzi ipuineko sorta da Uxue Alberdik gaur aurkeztu duen Euli-giro liburu berria. Bederatzi kontakizun ezusteko eta durduzagarri. Liburuko protagonista emakumezkoak ez ditu ez adinak ez ogibideak lotzen, ezta bizi duten momentuak ere, baina euren gorputzek eta fisikotasun horretatik sorturiko sentipenek toki zentrala dute narrazioetan; bizi-grinak mugitzen ditu orain amorruz, orain desiraz, orain samurtasunez, orain mendekuz. Uxue Alberdiren prosa gardena da kontaeran, bizitasuna dauka erritmoan, aberatsa da detaileetan, zorrotza da estrategian.
Urr 02 13
Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburua aztertuko dute urriaren 2an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian.

Urr 01 13
Joxean Agirrek Adiskide bat nuen nobela aurkeztuko du urriaren 1ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.

Urr 01 13
Larrabetzun 2003ko urtarrilaren 17an abiatu zen Literatura Eskola, Iñigo Aranbarrik egindako lehen hitzaldiarekin: Pizkundea, Aitzol modernitatearen kontra. Harrezkero hamar urte igaro dira Gotzon Barandiaranek sustaturik, eta garai batean Larrabetzun kokatutako eskola gaur egun ibiltaria bilakatu da Euskal Herrian barrena. Ikasturte berriari urriaren 19an ekingo diote, Ander Lipusen antzerkigintza aztertuz (Larrabetzun); eta hurrengo hilabeteetan Txinako literatura (Zarautzen), “Amaia Lasaren alfabeto berria” (Bilbon), “Saizarbitoria eta iragana” (Oreretan), “Sarrionandia eta itsasoa” (Pausuan), “Harrikoa eta literatura” (Iruñean), “Abangoardiak euskal literaturan” (Durangon), “Euskarari ekarritako poesia” (Gasteizen).
Ira 30 13
Lourdes Oñederraren Intemperies nobelaz ariko dira irailaren 30ean (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Ira 26 13
Gotzon Barandiaranekin Errotik nobelaz berba egingo dute irailaren 26an (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.
