Urr 17 13
Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide
Amaia Iturbidek Kartografien eta mikrobio narratiboen artean ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 17an (osteguna) 11:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Argitaletxea: Maiatz.
Urr 17 13
Amaia Iturbidek Kartografien eta mikrobio narratiboen artean ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 17an (osteguna) 11:00etan Bilboko Kafe Antzokian. Argitaletxea: Maiatz.
Urr 16 13
Ferdinand von Schirachen Krimenak liburua aztertuko dute urriaren 16an (asteazkena) 19:30ean Leioako liburutegian.

Urr 16 13
Mariasun Landarekin Festa aldameneko gelan liburuaz hitz egingo dute urriaren 16an (asteazkena) 18:30ean Getariako Saiaz hotelean.

Urr 16 13
Pello Lizarralderen Orbanak nobelaz mintzatuko dira urriaren 16 (asteazkena) 18:30ean Iurretako liburutegian.

Urr 16 13
Jean Cocteau sarritan izaten zen Euskal Herrian, amarenean Donibane Lohizunen, baina baita Kanbon ere, Rostand sendiaren Arnaga etxaldean. Honela idatzi zuen: “Ezagun ditudan Frantziako paisaia guztien artean, euskal bazter honek egiten dit eraginik handiena barrenean”. Hogeita hiru urte zituela, bere adiskide Maurice Rostandekin Bukolikoak idatzi zituen (pilota partida baten inguruan), Felipe Juaristik itzuliak. Jean Cocteau marrazkilari, zinegile eta idazlearen Ume terribleak nobela ere euskaraz daukazu, J.A. Sarasolaren itzulpenari esker.
Urr 15 13
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira urriaren 15ean (asteartea) 19:00etan Lasarteko Villa Mirentxun.

Urr 15 13
Aritz Mutiozabalek Gorren dantzalekua poema liburua aurkeztuko du urriaren 15ean (asteartea) 11:00etan Donostiako Liburutegiko sotoan. Argitaletxea: Maiatz.
Urr 14 13
Poeta madarikatuok! emanaldia eskainiko dute Gotzon Barandiaran, Edorta Jimenez, Josu Zabala eta Rafa Ruedak urriaren 14an (astelehena) 19:00etan Gernikako Astra gaztetxean.
Urr 14 13
Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat nobelaz solas egingo dute urriaren 14an (astelehena) 17:00etan Donostiako Lugaritz kultur etxean.
Urr 13 13
Jainko txiki eta jostalari hura aurkeztuko dute Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek urriaren 13an (igandea) 20:00etan Ondarroako Bide Onera zineman.
Urr 12 13
Gabrielen lekua sentikaria urriaren 12an (larunbata) 20:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean. Parte hartzaileak: Oier Guillan, Andoni Egaña, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iraia Elias, Iban Urizar, Naia Membrillera, Ainhoa Alberdi.
Urr 11 13
Kareak erre ez duena emanaldi poetikoa urriaren 11n (ostirala) 22:00etan Tolosako Leidor antzokian: Harkaitz Cano, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi, Josu Landa, Pili Zabala, Koldo Almandoz, Asier Zabaleta, Lisabö.
Urr 11 13
Fernando Morillo Pasio krimena nobelaz mintzatuko da urriaren 11n (ostirala) 18:15ean Baionako Mediatekan.
Urr 10 13
Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak liburua aurkeztuko dute Isa Castillok eta Iratxe Retolazak urriaren 10ean (osteguna) 19:30ean Hernaniko Biteri kultur etxean. Argitaletxea: Edo.
Urr 10 13
Miguel Unamunoren Exilioaren sonetoak itzulirik aurkeztuko ditu Jean Louis Davantek urriaren 10ean (osteguna) 11:00etan Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Argitaletxea: Maiatz.