Urr 26 13

Hiru liburu aztergai Donostian

Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat, Mariasun Landaren Inurrien hiztegia eta Lourdes Oñederraren Intemperies liburuak aztertuko dituzte urriaren 26an (larunbata) 12:00etan Donostian, Emakumeen Etxean (Okendo kalea).

Urr 26 13

Mussche Ondarroan

Kirmen Uriberekin Mussche nobelari buruz berbetan ariko dira urriaren 26an (larunbata) 10:00etan Ondarroako liburutegian.

Urr 24 13

Poeta madarikatuok! Diman

Poeta madarikatuok! emanaldia eskainiko dute Gotzon Barandiaran, Edorta Jimenez, Josu Zabala eta Rafa Ruedak urriaren 24an (osteguna) 20:00etan Dimako liburutegian.

Urr 24 13

Cheeverren inguruan Markinan

Cheever idazleaz eta Igerilaria ipuinaz hizketan egingo dute Harkaitz Canorekin urriaren 24an (osteguna) 19:00etan Markina-Xemeingo liburutegian.

Urr 24 13

Langston Hughes-en ipuin bat

Zuria balitz bezala portatzen den beltza da Ez ikusia kontakizuneko protagonista dohakabea. Langston Hughes idazle iparramerikarrak 1934an The Ways of White Folks liburuan argitaratu zuen laugarren ipuina da (Passing), orain Koldo Izagirrek euskaraturik bidali diguna. Honela mintzo zaio Jack bere amari gutunez: “Neure buruari galdetzen diot zer esanen ote zidan esan izan banio beltza nintzela”. Langston Hughes (1902-1967) poema, kantu, nobela, ipuin, antzerki eta opera ederren egilea izan zen; Zora Neale Hurston, Wallace Thurman, Countee Cullen idazleen adiskidea, eta Kurt Weill, Jan Meyerowitz, Charles Mingus musikarien laguna.

Urr 24 13

Garro eta Lorea Agirre Eskoriatzan

Lander Garrok eta Lorea Agirrek hitzaldi bana egingo dute Huhezi-ren Literatura eta Kazetaritza jardunaldietan urriaren 24an (osteguna) 15:00etan Eskoriatzako campusean.

Urr 22 13

Mussche Bolibarren

Kirmen Uriberen Mussche nobelari buruz ariko dira urriaren 22an (asteartea) 17:00etan Ziortza-Bolibarko udaletxean.

Urr 22 13

Gantzarain eta Lertxundi Aretxabaletan

Xabier Gantzarainek eta Anjel Lertxundik hitzaldi bana eskainiko dute Huhezi-ren Literatura eta Kazetaritza jardunaldietan urriaren 22an (asteartea) 10:30ean Aretxabaletako campusean.

Urr 21 13

Alkasoroko Benta Donostian

Mikel Tabernaren Alkasoroko Benta nobelaz solas egingo dute urriaren 21ean (astelehena) 19:30etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Urr 19 13

Ander Lipusen antzerkigintzari buruz Larrabetzun

Ander Lipusen antzerkigintzaz hitzaldia egingo du Jaime Balberdek Literatura Eskolan urriaren 19an (larunbata) 10:00etan Larrabetzuko herri-eskolan.

Urr 19 13

Andoni Salameroren errezitaldia Donostian

Andoni Salamerok poesia emanaldia egingo du urriaren 19an (larunbata) 9:30etan Donostiako Gladys Enea parkean. Musika: Jon Goenaga. Marrazkia: Josu Maroto.

Urr 18 13

Ultramorea Iruñean

Nancy Hustonen Ultramorea liburua aztertuko dute urriaren 18an (ostirala) 20:00etan Iruñeko La Hormiga Atomican.
Ultramorea, Nancy Huston

Urr 18 13

Muskuiluak afaltzeko Ean

Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko liburuaz jardungo dute urriaren 18an (ostirala) 19:30ean Eako Hea elkartean.
Muskuiluak afaltzeko

Urr 17 13

Zerua gainbehera dator Tolosan

Lorenza Mazzettiren Zerua gainbehera dator liburuari buruz jardungo dute urriaren 17an (osteguna) 19:30ean Tolosako kultur etxean.
Zerua gainbehera dator

Urr 17 13

Korte bat, mesedez Bermeon

Goizalde Landabasoren Korte bat, mesedez liburuaz berbetan egingo dute urriak 17an (osteguna) 18:30ean Bermeoko liburutegian.
Korte bat mesedez, Goizalde Landabaso

Agenda

Efemerideak

Kritikak