Aza 07 13
Hobe isilik, Garbiñe Ubeda
Garbiñe Ubedak Hobe isilik nobela aurkeztuko du azaroaren 7an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 07 13
Garbiñe Ubedak Hobe isilik nobela aurkeztuko du azaroaren 7an (osteguna) 11:00etan Donostiako Elkar aretoan.
Aza 07 13
Gaur ehun urte dira Albert Camus idazle frantsesa Algerian jaio zela. Hiru nobela argitaratu zituen: L’Étranger (1942), La Peste (1947) eta La Chute (1956), eta horietatik bi lehenak euskarara itzuliak dituzu: Arrotza, 1970ean Joxe Mari Agirrek; eta Izurria, Imanol Tapiak 1993an; biak sarean osorik emanak daude. Luchino Viscontik Arrotza nobelan oinarritutako film egokitzapena egin zuen Marcello Mastroianni aktorearekin, eta Luis Puenzok Izurria nobelan oinarritutakoa William Hurt eta Robert Duvallekin.
Aza 06 13
Abdela Taiaren Salbazioko armada-Erregearen eguna liburua aztertuko dute azaroaren 6an (asteazkena) 19:30ean Durangoko liburutegian
Aza 05 13
XX. mendeko Espainiako poeta inportanteenetako bat, Luis Cernuda, duela 50 urte hil zen, 1963ko azaroaren 5ean. 27ko Belaunaldiko kide, poesia pura deitutakoan hasi, surrealismotik pasatu eta estilo propioa garatu zuen, gordina, non erbeste politikoak eta pertsonalak eragin nabarmena izan zuten. Ibai Ertzek (Jesus Lete itsasondoarra) bost poema ekarri zituen euskarara Egan aldizkarian 1995ean, eta gerora Luigi Anselmik poema bat Bertzerenak liburuan (Pamiela, 2006). Hemen dituzu sei aleok.
Aza 05 13
Bingen Ametzagak 1952an, Bedita Larrakoetxeak 1976an, Juan Garziak 2002an argitaratu zuten euskaraz William Shakespeareren Hamlet. Orain Ximun Fuchsek zuzendutako Hamlet estreinatu berria ikustera joatekoa denarentzat agian lagungarriak izango direnez itzulpen horiek, sarean osorik emanak dituzue bi: Juan Garziaren Hamlet eta Bingen Amatzegaren Hamlet.
Urr 31 13
Iñigo Astizekin Baita hondakinak ere poema liburuaz ariko dira urriaren 31n (osteguna) 20:00etan Gasteizko Floridako kultur etxean.

Urr 31 13
Harkaitz Canorekin Twist nobelaz berba egingo dute urriaren 31n (osteguna) 19:00etan Sopelako Kurtzio kultur etxean.

Urr 31 13
Koldo Izagirrek Parisen bizi naiz poema liburu berria aurkeztuko du urriaren 31n (osteguna) 11:00etan Donostiako Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Susa.

Urr 30 13
Miren Agur Meaberekin Kristalezko begi bat nobelaz mintzatuko dira urriaren 30ean (asteazkena) 20:00etan Deustuko Bidarte kultur etxean.

Urr 30 13
Peru Magdalenarekin Egia esan nobelaz berba egingo dute urriaren 30ean (asteazkena) 19:30ean Algortako Villamonte kultur etxean.

Urr 30 13
Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak nobela aztertuko dute urriaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Zarauzko liburutegian.

Urr 30 13
Brigit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko nobela aztertuko dute urriaren 30ean (asteazkena) 18:30ean Arrasateko Kulturaten.

Urr 30 13
Hiria da Koldo Izagirreren poema liburu berriaren ardatz nagusia: hiria, aldirietako batek begiratua eta epaitua. Maila urbanoan eta sinbolikoan, maila pertsonalean eta kolektiboan, maila historikoan eta literarioan eta linguistikoan… eraikitako begiratua da Izagirrerena. Parisen bizi naiz honetan elkartzen dira urbearen porrota, krisi politikoa eta poetaren heldutasuna. Liburua osorik eskaintzen dizugu sarean, bihar Donostian jendaurrean aurkeztu aurretik.
Urr 30 13
Xabier Etxaniz Rojok Sirena-hotsak ipuin liburua aurkeztuko du urriaren 30ean (asteazkena) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko Mandas aretoan. Argitaletxea: Erein.
Urr 29 13
Goizalde Landabasorekin Bränskint liburuaz hitz egingo dute urriaren 29an (asteartea) 19:00etan Andoaingo Bastero kulturgunean.